Joan eduki nagusira

EUR-ACE® nazioarteko kalitate-zigilua eman berri diete Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) titulazio hauei: Masterra Industria Ingeniaritzan eta Masterra Telekomunikazio Ingeniaritzan. Bestalde, EURO-INF zigilua eman diote Ingeniaritza Informatikoko Masterrari. Aipatutako ziurtagirien bidez, ingeniaritzak ematen dituzten zentro onenak bereizi nahi dira, eta Europako estandarren araberako prestakuntza akademikoaren kalitatea bermatu.

Aintzatespen horiekin eta unibertsitateak zituen ezaugarri horietako beste zazpiak batuz, NUPek hamar zigilu ditu graduko eta masterreko ikasketetan.

zoom Ikasleak ingeniaritzako klase batean

Ikasleak, ingeniaritzako klase batean

Zehazki, honako hauek dira aurretik aintzatespena lortu zuen ikasketak: Hauek dute EUR-ACE® zigilua: Unibertsitate Masterra Nekazaritza Ingeniaritzan, Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan, Gradua Ingeniaritza Mekanikoan, Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Ingurumenaren Ingeniaritzan, Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan eta Gradua Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritzan. Ingeniaritza Informatikoko Graduak bazeukan EURO-INF zigilua.

Kalitate handiko ingeniaritza programak

EUR-ACE® zigilua nazioartean ezaguna da eta Europan kalitate handiko ingeniaritza-programak identifikatzeko aukera ematen du.  ENAEE egiaztapen-agentzia baimendu eta independenteak emandako ziurtagiria da (Ingeniaritzako Hezkuntza Egiaztatzeko Europako Sarearen ingelesezko siglak).

EUR-ACE® zigiluarekin, abantailak lortzen dira lan-eremuan. Ingeniaritza-graduen izenen eta horiek ematen dituzten unibertsitateen aniztasunak nahasmena sor diezaieke ingeniari lehiakorrak kontratatu behar dituzten enpresei. Zigilu horri esker, enplegatzaileek informazio argia dute mundu osoan onartutako nazioarteko kalitate-estandarrak betetzen dituzten tituluak bereizteko. Hain zuzen, EUR-ACE® zigilua duten titulu-graduatuei EUR-ACE® graduatua deitzen ahal zaie.

Gainera, bereizketa horri esker, NUPeko tituludunek goi-mailako ikasketak egiten jarraitu ahal izango dute, EUR-ACE® zigilua duten Europako masterrik onenetarako sarbidea izango baitute. Sari hori gradu batekoa izatea eskatzen da.

Aldi berean, profesional horiek mugikortasun handiagoa dute Europar Batasunaren barruan eta kanpoan, beren koalifikazio profesionalaren aintzatespenagatik. Halako eran non  Ingeniaritzako Elkarte Nazionalen Europar Federazioak bere direktorioan sartzen ditu EUR-ACE® zigiluak EUR ING izendapenarekin (“European Engineer” edo Europar Ingeniaritza).

Ingeniaritza Informatikorako zigilua

Bestalde, EURO-INF zigilua ingeniaritza informatikoko graduko eta masterreko unibertsitate-tituluei emandako ziurtagiria da. Horretarako, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruan (GHEE) jasotako kalitate-, garrantzi-, gardentasun-, aintzatespen- eta mugikortasun-printzipioen arabera ezarritako estandarren arabera ebaluatzen dira.

2009az geroztik, la European Quality Assurance Network for Informatics Education (EQANIE) da EURO-INF zigilua ematea arautzen duen erakundea. Zigiluak mundu osoan du aintzatespena, eta bai mugikortasun akademikoa eta bai mugikortasun profesionala errazten ditu, Europan eta harago kalitate handiko programa informatikoak identifikatzen laguntzen baitu.