Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUPeko hiru ikaslek brontzezko domina lortu dute Europako Curling Txapelketan Espainia ordezkatuz
Nerea, Leyre eta Elena Torralba Viela ahizpek Ukrainari irabazi zioten podiumera igotzeko partidan, Eslovakia txapeldunaren aurka finalerdian galdu ondoren
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUP partaide duen enpresa-jasangarritasuna sendotzeko europar proiektu baten amaierako bilera egin da Iruñean
Nafarroak Europako iparraldeko bi eskualderekin eta Bulgariako eskualde batekin duen aliantzak berrikuntza eta prestakuntza izan ditu ardatz hiru urtean
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUPeko ikerketa batek erakusten du banakako ariketa fisikoak COVID-19 iraunkorra duten pazienteen errekuperazioa errazten duela
Nora García Alonso fisioterapeutak ondorioztatu du indarra eta potentzia ardatz dituen osagai anitzeko ariketa programa batek ongizate fisikoa eta mentala hobetzen dituela
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUPek “Itsaso bete zientzia” lehiaketa antolatu du Nafarroako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat
Dibulgazio-jarduera honen helburua da ozeano eta ibaien kontserbazioaren garrantziaz gogoeta egitea, eta klaseka edo taldeka parte hartzen da
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du 2025erako
Hitzarmenari esker, beste jarduera batzuen artean, Eztabaida Gela eta unibertsitateko ikasleen eta Parlamentuko kideen arteko topaketak egiten jarraituko dute
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
NUPeko ikasle batek urrezko domina lortu du Golfeko Espainiako Unibertsitate Txapelketetan
Jaime Canal Campos “scratch” modalitateko irabazlea izan zen, eta hirugarren postuan sailkatu zen handicapeko modalitatean, Madrilen egindako torneo batean
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
Aprender-Ikasi Katedraren jardunaldi batek aztergai izanen ditu euskarazko irakaskuntzak Nafarroan dituen erronkak
I-COMMUNITAS institutuarekin eta Nafarroako Ikastolen Federazioarekin batera, bi adituren hitzaldiak eta ikastetxeen parte-hartzea izanen duen mahai-inguru bat eskainiko ditu
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
NUPeko irakasle bat Historiaren Irakaskuntza Europan aztergai duen Behatokiko aholkulari zientifiko izendatu dute
Carlos Ciriza da diziplina horren sustapenean espezializatutako Europako Kontseiluko organo horretan parte hartzen duen lehen espainiarra
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
NUPeko irakasleen tutoretzapean egindako Batxilergoko ikerketa-lan bat saritu dute Espainian
Plaza de la Cruz BHIko bi ikaslek Izarbeibarko nekazaritzako lurrei buruz egindako azterlan bat aitortu du Lurzoruaren Zientziaren Espainiako Elkarteak
-
2025(e)ko maiatzaren 5a
NUPeko ingeniaritzako ikasleek Falcón Electrónica eta Azkoyen Group enpresen instalazioak bisitatu dituzte Azkoienen
Bertatik bertara ezagutu zituzten enpresa horiek erabiltzen dituzten ekoizpen-prozesuak eta azken teknologiak. Enpresek NUPeko Teknologia Elektronikoko Katedran parte hartzen dute
-
2025(e)ko maiatzaren 5a
Ikasleek jasotako irakaskuntzari buruz zer iritzi duten jakiteko inkesta zabaldu du NUPek
Ikasleek maiatzaren 16ra arteko epea dute inkestari erantzuteko, webgunearen bidez edo mugikorretarako aplikazio baten bidez
-
2025(e)ko maiatzaren 5a
NUPeko bi irakasle, Nafarroako Gobernuko erakunde komunitarioen erroldaren egileak
Alberto Jáuregui eta Hodei Sarasa NUPeko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko irakasle eta ikertzaileek egin dute ezagutza transferitzeko lan hori