Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2024
-
2024(e)ko urriaren 14a
David Jiménez kazetari eta idazlea izanen da NUPeko “Demokrazia Eskola” zikloaren hurrengo topaketako protagonista
Saiorako sarrera doakoa da, eta urriaren 17an, 19:00etan, izanen da NUPek Bisitazioko Amen eraikinean duen guneko Ansoleaga aretoan
-
2024(e)ko urriaren 14a
Nazioarteko saria eraikinen hoztea modu naturalean hobetzen duen NUPeko zementu batentzat
ISC Institutuko ikertzaileek teknologia bat asmatu dute material hori egiteko, zeinak tenperatura modu pasiboan eta energia-gasturik gabe jaisten baitu
-
2024(e)ko urriaren 14a
NUPen eta Nikaraguako Unibertsitate Amerikarraren arteko kotutoretzako lehen doktoregaia
Tania del Socorro Rodríguez Palaciosek hasiera eman dio bi erakunde akademikoen arteko nazioarteko lankidetza hitzarmenari
-
2024(e)ko urriaren 11a
Julián Estévez irakaslearen hitzaldi batek emanen dio hasiera NUPeko Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako Adimen Artifizialaren Asteari
Saiorako sarrera librea izanen da toki guztiak bete arte, eta urriaren 14an, 19:00etan, eginen da Iruñeko Kondestablearen Jauregian; eta Adimen Artifizialaren Astea 18:30ean izanen da toki berean
-
2024(e)ko urriaren 11a
Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak Hezkidetzari buruzko I. Jardunaldiak antolatu ditu NUPen
Urriaren 22an eta 23an, 16:00etatik 20:00etara, eginen dira NUPeko Fernando Remacha aretoan, eta jardunaldiak doakoak dira baina izena eman behar da aldez aurretik
-
2024(e)ko urriaren 11a
“Talentua Martxan” Nafarroako Rural Kutxak bultzatutako lehiaketa bat da, eta erronkei taldeka irtenbide hoberena ematen dieten taldeak sarituko ditu NUPeko Enplegu Topaketan
18 urtetik gorakoek parte hartzen ahal dute bakarka edo taldeka, eta izena emateko epea zabalik dago urriaren 18ra arte
-
2024(e)ko urriaren 11a
NUPeko bi ikaslek tutoretzapeko praktikak egin dituzte atzerrian UNITA unibertsitateen europar aliantzari esker
Landa-mugikortasuneko programa bati esker Goretti Barriolak eta Irene Resanok curriculumetik kanpoko prestakuntza-egonaldiak egin dituzte Italian eta Errumanian
-
2024(e)ko urriaren 11a
Atxikimendu emozionalak enpresa familiarretako ondorengotza-prozesua hobetzen du, NUPen irakurritako tesi baten arabera
Enpresa mota horretan eragina duten faktore psikoafektiboak aztertu ditu Ana Lucía Caicedo psikologoak
-
2024(e)ko urriaren 10a
BSH Electrodomésticos Taldeak NUPeko Entitate Nabarmenaren Saria jaso du prestakuntzaren, ikerketaren eta transferentziaren arloan emandako laguntzagatik
Epaimahaiak nabarmendu du enpresa-taldeak Ingeniaritza Termikoko Gradu Duala duela gutxi abian jartzeko egin duen ekarpena, hots, NUPen ezaugarri horiek dituen lehen gradua
-
2024(e)ko urriaren 10a
Cristina Garmendia Cotec Fundazioko buruak unibertsitateko talentuari, prestakuntzari eta berrikuntzari buruzko lan-bilera bat izan du NUPen
Bilera erakunde akademikoko Gizarte Kontseiluak bultzatutako “Elkarrizketa estrategikoak” ekimenaren barruan dago
-
2024(e)ko urriaren 10a
Ignacio García Sánchez artistak “Sueños de hormigón armado” ikusgai jarri du urriaren amaiera arte NUPen
Erakusketa Sario eraikineko atalondoan egonen da ikusgai 09:00etatik 21:00etara, eta doakoa izanen da
-
2024(e)ko urriaren 9a
NUPeko talde bat bere kategorian hirugarren postuan sailkatu da Bristolen egin den droneen nazioarteko lehiaketa batean
15 herrialdetako 29 taldek baino gehiagok hartu zuten parte lehiaketan, eta NUPekoa izan zen estatuko ordezkari bakarra