Transferentzia
Transferentzia
INARBE erreferente bat da jakintzaren transferentziari dagokionez, eta elkarlanean aritzen da erakunde eta enpresa askorekin. INARBEko ikertzaileek beren lerro estrategikoetako azterlanak eta txostenak egiten dituzte transferentzia-kontratuak eginez enpresekin eta beste entitate batzuekin.
Jakintzaren transferentziatik dator INARBEren finantzaketa osoaren % 33 gutxi gorabehera. Azkeneko bost urteetan, INARBEko kideek ehundik gora kontratu sinatu dituzte enpresa txiki eta ertainekin, enpresa-elkarteekin, udalekin, GKEekin eta antzekoekin, eta 25 bat kontratu estatuko eta nazioarteko erakundeekin.
Kontratu bidez mota askotako proiektuak egin ditzake INARBEk bere lerro estrategikoen esparruan, hala nola:
Erakundeen eta enpresa-estrategien azterketa ekonomikoa
- Antolatzeko jardunbideak, eta inpaktua enpresen estrategia eta emaitzetan.
- Berrikuntza, ekintzailetza eta hazkunde ekonomikoa enpresetan.
- Erakunde publiko eta pribatuen efizientziaren eta produktibitatearen neurketa eta faktore erabakigarriak.
- Enpresen finantzaketari buruzko erabakiak.
- Banatze eta merkaturatze estrategiak, kontsumitzailearen portaeraren analisia eta kontsumoaren zuzenbidea.
- Nazioartekotzeko erabakiak eta estrategiak.
- Erabaki ekonomikoak hartzeko oinarriak: banakako erabakien, arrazionaltasunaren eta jarrera estrategikoen ereduak.
Merkatuen analisi ekonomikoa
- Finantza-merkatuen erregulazioa eta funtzionamendua: merkataritzako legeak eta bankaren ingurukoak, finantza-sistemaren erregulazioa eta prezioen eraketa.
- Energia-sektorearen antolamendua, erregulazioa eta eskumenak.
- Lan-merkatua, lan-zuzenbidea eta lan-harremanak.
- Fiskalitatea.
Politika publikoen analisia
- Osasunaren ekonomia: ebaluazio ekonomikoa, finantzaketa eta osasunaren arloko zuzenbidea.
- Nekazaritzako elikagaien ekonomia eta politika: nekazaritza, nekazaritzako industria eta elikadura ikuspegi historikotik.
- Estatu azpiko gobernuen deszentralizazio fiskala eta finantzaketa.
- Europar Batasuneko lurraldeen hazkundea, desparekotasunak eta ezberdintasunak.
Kontratuak
2015
Kontratuak durante 2015 (4)
- Título: Descripción del estado territorial de Navarra según los seis principios de la ETN y los elementos del MDT utilizando los indicadores del cuadro de mando de la ETN
- Autoría:
- Fecha (inicio-fin): 2015-
- Título: Asesoría saludable
- Autoría:
- Fecha (inicio-fin): 2015-
- Título: Relación entre actividad emprendedora y productividad: evidencia empírica nacional e internacional a partif de los datos GEM
- Autoría:
- Fecha (inicio-fin): 2015-
- Título: Estudio comparado internacional. Previsión complementaria empresarial.
- Autoría:
- Fecha (inicio-fin): 2015-
- 1