Joan eduki nagusira

Zatoz gu ezagutzera

NUPeko ikasleak

 

Lehen mailako ikasleei ongietorria

NUPek Ongietorria egiteko Jardunaldia antolatu du graduko 1. ikasmailako ikasle berrientzat. Irailaren 1ean izanen da, ostiralarekin (eskolak irailaren 4ean hasiko dira, astelehena). 

Jardunaldian zenbait informazio saio eginen dira NUPek eskaintzen dituen graduak aurkezteko, eta Unibertsitatearen hiru campusetan eginen dira: Arrosadia, Osasuneko campusa eta Tutera. 
Ikasle bakoitzak matrikulatu den graduko saiora joan behar du. Jardunaldiaren bezperan ikasleek esteka hau berrikustea gomendatzen dugu, joanen diren saioaren ordua eta tokia egiaztatzeko.

Aurkezpenetan, titulazio bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuaz gain, gai baliagarriak azalduko dizkiete ikasleei, hala nola Mentoretza Programa, NireIkasgelategia, etab.

Informazio saioa amaituta, ikasleek jarduera osagarrietan parte hartzen ahalko dute. Liburutegian eta Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren artean dagoen zelaigunean eginen dira (Arrosadiko campusean). 

OHAR GARRANTZITSUAK 

  1. Ongietorria egiteko Jardunaldirako erabiliko diren ikasgelak ez dira ikasturtean erabiliko direnak. Kontsultatu zein diren ikasgelak Unibertsitatearen webgunean (gradu bakoitzeko “Ordutegiak eta ikasgelak” atalean) eta Ikasgelategiko sarrera nagusiko oholetan.
  2. Graduko 1. ikasmailako ohiko eskola-jarduerak irailaren 4ean hasiko dira (astelehena), talde eta ikasmaila bakoitzari esleitutako ordutegian. Kontsulta ezazu Unibertsitatearen webgunean, gradu bakoitzeko “Ordutegiak eta ikasgelak” atalean.
  3. Ongietorria egiteko Jardunaldiaren programan aldaketarik egiten bada, NUPen webgunearen atal horretan jakinaraziko da. Kontsulta ezazu jardunaldiaren aurreko egunean.

     

Bai NUPeko zerbitzuek bai Ikasleen Kontseiluak eta ikasleen elkarteek informazio guneak izanen dituzte Ikasgelategiaren eta Liburutegiaren arteko zelaigunean kokatutako karpa batean (Arrosadiko campusa), eskaintzen dituzten zerbitzuak eta egiten dituzten jarduerak ezagutarazteko.

Ikasleak informazio guneetan barrena ibiltzen ahalko dira beren graduetako informazio saioen aurretik edo ondoren, bai eta eginen diren jardueretara joan ere.

Karpara joaten diren Arrosadiko campuseko ikasleek opari bat jasoko dute titulazioetako informazio saioetan emanen dieten txartela aurkeztuta

Osasuneko campuseko ikasleak (Erizaintza eta Medikuntza)

Erizaintzako eta Medikuntzako graduetako informazio saioak Osasun Zientzien Fakultatean eginen dira, Osasuneko campusean (ikusi kokalekua).

Ondoren, NUPek gradu horietako ikasleak gonbidatzen ditu Arrosadiko campuseko karpara beren kabuz joan daitezen, Unibertsitateak eskaintzen dizkien zerbitzuak eta ikasleen elkarteen jarduerak ezagutzera. Oparia Osasun Zientzien Fakultatean emanen diete. 

Tuterako campuseko ikasleak (Fisioterapia, gradu bikoitza Fisioterapian eta Jarduera Fisikoren eta Kirolaren Zientzietan eta Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza)
Ongietorria egiteko jardunaldian, parte-hartzaileek campusa eta Ikasleen Kontseiluaren eta zerbitzuen standak bisitatuko dituzte. Oparia Tuteran emanen diete. 

Tuterako campuseko informazio saioen ordutegia:

  • Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzako Gradua: 9etan. Ekitaldi Aretoan.
  • Fisioterapiako Gradua eta gradu bikoitza Fisioterapian eta Jarduera Fisikoren eta Kirolaren Zientzietan: 10:30ean. Ekitaldi Aretoan.
     

Graduak aurkezteko saioak: programa

Irailak 1, ostirala

Jardunaldiaren ordutegi orokorra 09:00etatik 15:00etara izanen da.

  • Bisita gidatua Liburutegira. Hiru bisita eginen dira, ordu hauetan: 11:30ean, 12:30ean eta 13:30ean.
  • Mikroantzerki emanaldiak. Karpako agertokian “Come y calla” antzezlanaren eszena baten bi emanaldi eginen dira: bata 13:00etan eta bestea 13:30ean. (Emanaldi bakoitzaren iraupena: 10 minutu).
  • Kirol erakustaldia. Karpako agertokian, bi kirol erakustaldi eginen dira, 11:00etan eta 12:00etan. (Erakustaldi bakoitzaren gutxi gorabeherako iraupena: 20 minutu).
  • Ikasleen elkarteak. NUPeko ikasleen elkarteek zenbait ekintza prestatuko dituzte. Joan standetara eta ez galdu deus ere!
     
  • Unibertsitatearen Arreta Bulegoa
  • Liburutegia
  • Berdintasunerako Unitatea
  • Gizarte Ekintza
  • Kultura
  • Kirolak
  • Nazioartekotzea
  • NUP Fundazioa
  • LUCE (Enpresa Berritzaileak Sortzeko Laborategi Unibertsitarioa)
  • APERNA - Nafarroan Energia Berriztagarriak Sustatzeko Ikasleen Elkartea
  • ATcoLAB Laguntza Kolaboratiboko Teknologiarako Elkartea
  • CBUPNA (NUPeko Burtsa Cluba)
  • Ikasleen Kontseilua
  • Iruñeko Erasmus Elkartea
  • Nafarroako Bioteknologoen Elkartea - NavBiotec
  • Talde Feminista Universitarias en Lucha