Gaurko gaiak: Ekitaldiak
Eventos
Data: 2025(e)ko apirilaren 11a
Irakasle eta ikertzaileentzako UNITA Prestakuntza Planaren maiatza-ekaina deialdian parte hartzeko izena emateko epea zabalik
2025ko maiatza - ekaina deialdia. Izena emateko epea zabalik
UNITA aliantzak irakasle eta ikertzaileentzako bigarren prestakuntza-plana abirazi du. Oraingo honetan, 2025eko maiatzetik ekainera bitartean emango diren ikastaroak biltzen ditu.
Honako gai hauetan ezagutzak eta trebetasunak garatzeko prestakuntza-ekintzak eskaintzen dira:
- Nazioarteko ingurunean irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzeko ebaluazio-metodoak.
- Nazioarteko gaitasunetan oinarritutako ikuspegia.
- Ikaslea oinarri duen pedagogia, irakaskuntzako eta ikaskuntzako nazioarteko ingurune batean.
- Irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako tresna digitalak, nazioarteko ingurune baterako.
Izen- ematea eta epeak: izena banaka eman behar da ikastaro bakoitzerako, zehaztuko epeen arabera. Plazak mugatuak dira eta esleipena izen- emate ordenaren arabera eginen da.
KATALOGOA (Informazioa eta izen-emateak)