Gaurko gaiak: Ekitaldiak
Eventos
Data: 2025(e)ko martxoaren 25a
Matching Event Trantsizio Digitalean "Informazioaren teknologiak eta komunikazio jasangarri eta seguruak gizarte digitalarentzat Antropozenoan" 2025eko maiatzaren 29an eta 30ean
Interes-aitorpena aurkezteko epea: apirilak 7
NUPek Matching event: "Informazioaren Teknologiak eta komunikazio jasangarri eta seguruak gizarte digitalarentzat Antropozenoan" antolatu du maiatzaren 29 eta 30ean Iruñean.
Honako eremu hauek hartzen ditu barnean: IKT jasangarriak, informazioaren eta komunikazioen prozesatzea, IoT, zibersegurtasuna, fabrikazio aurreratua eta 4.0 industria.
Ekitaldi honetan NUPeko hiru ikertzailek parte hartu ahal izango dute gehienez.
Azken hautaketa NUPeko lanaldi osoko ikertzaileen artean eginen da, eta, haien artean, UNITAren Research Cartography delakoan topaketan lantzen diren gaiak erregistraturik dituztenek izanen dute lehentasuna.
Parte hartzeko interesa adierazteko epea apirilaren 7an amaituko da, unita@unavarra.es helbidera bidalitako mezu baten bidez.