Joan eduki nagusira

Gaurko gaiak: Ekitaldiak

Eventos

Honako iragarkiak ikusi

Itzuli

Data: 2025(e)ko ekainaren 30a

UNITA Infrastructures Grants deialdia

 

Aurkezteko epea: 2026ko maiatza edo finantzaketa agortu arte

UNITA aliantzak duela gutxi argitaratu duela UNITA INFRASTRUCTURES GRANTS deialdia. Hain justu, deialdi hori bat dator Aliantzaren lankidetza, ikerketa-gaitasunak hobetzeko eta aliantzaren barruan prestakuntza zientifikoa sustatzeko misioarekin.

Deialdi honen helburua da erakunde kideek partekatzen dituzten azpiegiturak eta ikerketa-baliabideak erabiltzeko ekimenak finantzatzea.

Horretarako, ikerketa-ekipamendu partekatuen eta tokiko kontaktu-puntuen katalogo bat ezarri da, esteka honetan eskuragarri dagoena.

Eskaera bakoitzeko 2.500 euroraino finantzatu ahal izango dira gutxienez bi UNITA bazkidek aurkeztutako proiektuetan, batez ere komunitateak sortzeko ekipoak erabiltzera bideratuta badaude, elkarlaneko jarduerak edo mugikortasuna sustatzen duten proiektuak badira, edota aurkezpen tekniko jarduerak, job shadowing, lankidetzak ezartzeko eztabaida zientifiko eta teknikoak badira, etab.

Deialdia eta informazio gehigarria. Web-orrialde horretan bertan  bete dezakezue eskabide-orria.

Eskaerak aurkezteko epea 2026ko maiatzera arte edo eskura dagoen finantzaketa agortu arte egongo da zabalik.