Joan eduki nagusira

Gaurko gaiak: Ekitaldiak

Eventos

Honako iragarkiak ikusi

2024

Itzuli

Data: 2024(e)ko urriaren 7a 08:00

Erromantze hizkuntzen arteko ulermeneari buruzko ikastaroa

 

Izen ematea: urriaren 14ra arte.

UNITA aliantzak Erromantze Hizkuntzen arteko Elkar Ulertzeari buruzko Ikastaroa antolatu du, unibertsitate bazkideetako TEKAZELei zuzendua.

Prestakuntza-ekintza hau, lehentasunez, UNITA aliantzaren jardueran sartuta dauden edo Nazioarteko Harremanen eta Lankidetzaren ataleko kide diren NUPeko TEKAZEL langileei zuzenduta dago. Plaza hutsik geratzen bada, NUPeko gainerako TEKAZELen beste eskabide batzuk onartu ahal izanen dira.

Parte-hartzaile kopurua: 5.

Ordu kopurua: 25.

Modalitatea: Hibridoa: Aurrez aurrekoa/Online.

Irakasleak: Lourdes Eced, Elena Albesa eta Mateo Montes (Zaragozako Unibertsitatea – UNIZAR) eta gainerako UNITA unibertsitateetako irakasleak.

Edukia eta datak:

  • 1 Modulua: Elkar ulertzeko sarrera.
    • Topaketa birtuala: 2024/10/22, asteartea, 10:00etatik 12:30era.
  • 2 Modulua: Harrera eta interprodukzioa.
    • Nazioarteko topaketa birtuala: 2024/11/05, asteartea, 14:00etatik 15:30era (CET).
    • Aurrez aurreko tokiko topaketa: 2024/11/15, ostirala, 11:30etik 14:30era.
    • Nazioarteko topaketa birtuala: 2024/11/19, asteartea, 14:00etatik 15:30era (CET)
  • 3 Modulua: Elkarrekintza.
    • Nazioarteko topaketa birtuala: 2024/12/19, osteguna, 14:00etatik 15:30era (CET)
  • Jarduera autonomoak ikasturte osoan zehar.
    Jarduerak modu autonomoan: lan asinkronoa "Elementi di Intercomprensione"n (Moodle Start@UNITO).

Izen ematea: bidali eskaera unita@unavarra.es helbidera urriaren 14ra arte.

Parte-hartzaileak hautatzea: plaza hutsak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketa bidez esleituko dira. Lehen aipatutako TEKAZEL langileek izanen dute lehentasuna. 

Informazio gehiago: ikastaroaren fitxa