Bihar, ostirala, uztailak 18, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jaime Brunet Fundazioak Jaime Brunet Nazioarteko Saria emanen dio World Central Kitchen GKEari; orobat Doktoretza Tesien Jaime Brunet Saria eta Jaime Brunet Unibertsitate Saria emanen ditu. Ekitaldia 12:00etan izanen da Bisitazioko Amen eraikineko Pinaquy aretoan.
Honako hauek izanen dira ekitaldiaren buruak: Ramón Gonzalo (Fundazioko lehendakaria); Francina Armengol Diputatuen Kongresuko lehendakaria (Fundazioko ohorezko lehendakaria); eta Joaquín Mencos Fundazioko lehendakariordea. Unibertsitateko komunitateko kideak eta Foru Komunitateko pertsona ospetsuak ere joanen dira.
Giza Eskubideak sustatzeko Jaime Brunet Nazioarteko Saria jasoko du Mark Frantz World Central Kitchen GKEko ordezkariak; María Lasantak Doktoretza Tesien Jaime Brunet Saria jasoko du; eta, azkenik, Adriana Armendárizek, Francisco Javier Lópezek eta Nahia Munárrizek Jaime Brunet Unibertsitate Saria jasoko dute. Zura Quartet laukoteak girotuko du ekitaldia.