Ramón Gonzalo García Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak arloko bi zuzendari berri izendatu ditu. David Astrain Ulibarrena, Ikerketa arloko zuzendaria eta Álvaro Baraibar, Hizkuntza Plangintzaren arloko zuzendaria.
David Astrain Makinen eta Motor Termikoen arloko katedraduna da eta NUPeko Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzailea. Bere ikerketa arloak aztergai ditu ingeniaritza termikoa, sorkuntza eta hozketa termoelektrikoa. Astrainek 70 ikerketa proiektutan baino gehiagotan parte hartu du, eta proiektu horietako 14tan ikertzaile nagusia izan da, eta nabarmentzekoak dira Ikerketarako Estatu Planeko 6, zeinetan bi kanpaina zientifiko antartikotan parte hartu baitu. Orobat ikertzaile nagusia izan da transferentzia teknologikoko kontratu nabarmenetan, 6 patenteren asmatzailea eta nazioarteko aldizkarietako 100dik gora argitalpenen egilea. Kudeaketako zenbait kargu izan ditu NUPen.
Álvaro Baraibar NUPeko Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko HIstoria Modernoko irakasle titularra da eta I-COMMUNITAS Institutuko ikertzailea. Bere ikerketa-ildo nagusia historia kulturala da, eta esparru horretan aztergai izan du nola behartu zuen Mundu Berriak monarkia hispanikoaren diskurtsoak egokitzera hainbat testuingurutan. Eragin handiko aldizkarietako artikulu ugariren egilea da, eta beste liburu batzuen artean, bi edizio kritikoren egilea. Humanitate digitalen arloan eta IKTak irakaskuntzan eta ikerketan aplikatzeko arloan ere egin du lan. Kudeaketako zenbait kargu izan ditu NUPen.