Joan eduki nagusira

Ramón Gonzalo García Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektoreak arloko bi emakumezko zuzendari berri eta gizonezko zuzendari berri bat izendatu ditu. Hauek dira:

Andrea Ollo López izanen da Irakasleen Arloko zuzendari berria, izen bereko errektoreordetzaren mendekoa. Arantzazu Villanueva Larreren lekua hartuko du.

zoom andrea ollo

Andrea Ollo López, Irakasleen Arloko zuzendari berria.

Daniel Paternáin Dallo izanen da Plangintzaren Arloko zuzendari berria, Kalitateko, Ekonomiako eta Estrategiako Errektoreordetzaren mendekoa. Mónica Cortiñas Ugalderen lekua hartuko du, Cortinas aipatu errektoreordetzako burua izanen baita.

zoom daniel paternain

Daniel Paternáin Dallo, Plangintzaren Arloko zuzendari berria.

Marisol Gómez Fernández izanen da Irakaskuntza Antolatzeko Arloko zuzendari berria, Irakaskuntzako Errektoreordetzaren mendekoa. Miguel Ángel Campo Bescósen lekua hartuko du.
 

zoom marisol gomez

Marisol Gómez Fernández, Irakaskuntza Antolatzeko Arloko zuzendari berria.