Joan eduki nagusira

Antolamendua

Errektoreordetzak

Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea

Jorge Elso TorralbaJorge Elso Torralba
Tel: 948 16 9263
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.internacionalizacion@unavarra.es

Jorge Elso Torralba (Iruñea, 1979) industria ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2005), eta Ingeniaritzan doktorea unibertsitate horretan bertan (2012).

Sistemen Ingeniaritza eta Automatika arloan dihardu irakasle, NUPeko Ingeniaritza Sailaren barrenean, non irakasle elkartu, irakasle laguntzaile doktore eta, 2018az geroztik, kontratupeko irakasle doktore aritu baita. 2016. urtean NUPeko Irakasleen Bikaintasun Saria irabazi zuen. Certificate of Proficiency in English ziurtagiria dauka, eta ingelesez irakasten du gehienbat. Karrera amaierako 8 proiekturen eta ikasketa amaierako 6 lanen zuzendari izan da.

2012an eta 2013an kontratupeko ikertzaile aritu zen Euskal Herriko Unibertsitateko “Sistema Adimendunak eta Energia” ikerketa-taldean. Era berean, bi ikerketa-egonaldi egin ditu Clevelandeko Case Western Reserve Unibertsitatean (Ohio, AEB).

Bere ikerketetako aztergai nagusia kontrol sendoa izan da, hain zuzen nola aplikatzen den parametro banatuak dituen aldagai anitzeko sistema ez-linealetan. Berrelikadura kuantitatiboaren teorian edo QFT delakoan kokatzen dira bere ekarpen nagusiak. Hamar artikulu argitaratu ditu nazioarteko zenbait aldizkaritan, eta beste hainbeste ekarpen egin ditu biltzarretan. Gainera, bi doktoretza-tesi gidatzen ari da une honetan.

2013az geroztik lankidetza estua mantentzen du sektore eolikoko zenbait enpresarekin, hain zuzen turbinen kontrol sistemetan teknika sendoak aplikatzera eta lortzen zailak diren aldagaiak kalkulatzeko algoritmoak diseinatzera bideratua. Era berean, mintegien eta prestakuntzako ikastaroen bitartez, enpresa horietako ingeniarien etengabeko prestakuntzan aritu da. Jarduera horiek guztiek transferentziako 13 kontratu eragin dituzte guztira. Bestalde, doktoretzaren aurreko pretakuntzaldian bekadun aritu zenean, bi CICYT proiektutan parte hartzeko aukera izan zuen, baita transferentziako zenbait kontratutan ere Europako Espazio Agentziarekin eta SENER enpresarekin.

Kudeaketaren arloan, berriz, Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko Nazioarteko Harremanetako zuzendariordea izan da 2016ko ekainetik 2019ko ekainera bitartean. Hala, aldi horretan, jarduera hauek dira nabarmentzekoak: nazioarteko praktiken programa TIIGMETen mugikortasun globalerako deialdian integratu du; nazioarteko programak abiarazi ditu bai Industria Teknologietan, bai Telekomunikazio Ingeniaritzan eta bai Ingeniaritza Informatikoan; mugikortasunerako 15 hitzarmen berri sinatu ditu; Erasmus+ Medsol proiektua gauzatu du TIIGMETen, eta 4.0 Industria Katedra sortu du, Nafarroako Industria Graduatu eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak finantzatua (CITI Navarra), zeinek aukera eman baitu lehenbiziko aldiz energia berriztagarriei buruzko Study Abroad udako ikastaroa egiteko TIIGMETen, Kentuckyko Unibertsitateko ikasleei zuzendua eta CITI Navarrarekin eta Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin lankidetzan antolatua.

Arloetako zuzendariak

Alicia Chicharro Lázaro

Alicia Chicharro Lázaro
Tel: 948 16 9263
Helbide elektronikoa: area.internacional@unavarra.es

Alicia Chicharro Lázaro Nazioarteko Zuzenbide Publikoko eta Nazioarteko Harremanetako kontratupeko irakasle doktorea da. Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean, eta Zuzenbidean doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Bere ikerketa-lerro nagusiak hauek dira: nazioarteko terrorismoa, Europako Batasunaren instituzioak eta eredu politikoa, eta giza eskubideen nazioarteko babesa. Gai horiei buruzko hainbat lan argitaratu ditu, baita zenbait kongresutan hitzaldiak aurkeztu ere.

Ikerketako egonaldi batzuk egin ditu nazioarteko zenbait ikastegitan, hala nola Oxfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), Heidelbergeko Max-Planck Institutuan (Alemania), Europako Batzordean (Belgika) eta Boiseko Unibertsitatean (AEB).

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaien analista izan da Aranzadi argitaletxearentzat, eta ordezko epaile aritzen da Nafarroako Auzitegian.

Kudeaketa-lanari dagokionez, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzaren dekanordea izan da.