Joan eduki nagusira

Antolamendua

Errektoreordetzak

Irakaskuntzako errektoreordea

Inmaculada Farran BlanchInmaculada Farran Blanch
Tel: 948 16 8956
Helbide elektronikoa: vicerrectorado.ensenanzas@unavarra.es

Inmaculada Farran nekazaritzako ingeniaria da Lleidako Unibertsitatean (1993), eta Nekazaritza Ingeniaritzako doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2001). Unibertsitateko irakasle titularra da Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura Saileko Landare Ekoizpenaren arloan.

Bere ikerlana Agrobioteknologia taldean gauzatzen du gehienbat, IMAB institutuaren barrenan (Institute for Multidisciplinary Research in Applied Biology). Bere aztergai nagusia landare transgenikoen aplikazio bioteknologikoak dira, bereziki osagarri biofarmazeutikoak eta txertoak ekoizteko landare biofaktoria izenekoenak. Landareen redox erregulazioan gertatzen diren aldaketen gorabehera fisiologikoak ere aztertzen ditu. Arlo horretan, artikulu zientifikoak argitaratu ditu indexatutako nazioarteko aldizkarietan, eta bi patente bioteknologikoren egilea da beste lankide batzuekin batera. Ikerketa hori autonomia erkidegoetako eta nazioko zenbait deialditan finantzaturiko zeinbat ikerketa-proiekturen abaroan egin du (horietako hiruretan ikertzaile arduraduna izan da). Hiru doktoretza-tesiren zuzendaria edo zuzendarikidea izan da, baita bidean den beste doktoretza-tesi baten zuzendarikidea ere.

Kudeaketa ekonomikoan duen esperientziari dagokionez, Inmaculada Farran Nekazaritzako Ekoizpeneko Saileko idazkaria izan da (2010-2012), baita Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariorde eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko arduraduna (2012-2015), NUPeko Tituluen Kudeaketako eta Kalitateko Ataleko zuzendaria (2015-2019), eta Irakaskuntzako errektoreordea (2019-2023).

Arloetako zuzendariak

Miguel Ángel Campo BescosMiguel Ángel Campo Bescós
Tel: 948 16 8956
Helbide elektronikoa: direccion.areaordenacionacademica@unavarra.es

Miguel Ángel Campo Bescós (Huesca, 1979) nekazaritzako ingeniaria (2003) eta doktorea da (2011) Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ikerketako bi egonaldi egin zituen Massachusettseko Institutu Teknologikoko Ingeniaritza Zibilaren eta Ingurumen Ingeniaritzaren Sailean (2006an eta 2007an), doktoretza ondoko bat Floridako Unibertsitatean (2012-2013) eta ikerketako beste bat unibertsitate horretan bertan 2014an.

Irakaskuntzari dagokionez, Nekazaritza eta Baso Ingeniaritzaren arloan aritu da bereziki, NUPeko Ingeniaritza Sailaren barnean, non kontratupeko bitarteko irakasle doktorea baita 2017az geroztik. Gaur egun Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterrean eta Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Masterrean dihardu irakasle. Bestalde, NIGMETeko eta TIIGMETeko gradu eta master amaierako 35 lan baino gehiagoren zuzendaria izan da, bakarrik edo beste lankide batzuekin batera, eta hezkuntza-berrikuntzako proiektu batean ere hartu du parte.

Bere ikerketa-lerro nagusiak honako hauek dira: lurzoruaren higaduraren azterketa eta modelizazioa, ureztapenaren teknifikazioa eta ingurumeneko prozesuen denbora-serieen analisia. Nazioarteko, estatuko eta eskualdeko deialdi publikoek finantzatutako 18 ikerketa-proiektutan hartu du parte (bitan ikertzaile nagusi moduan). Gainera, teknologia transferitzeko 24 proiektutan ere parte hartu du (OTRI), ikertzaile nagusia izanik horietako 13tan. Beste egile batzuekin batera, 29 artikulu zientifiko argitaratu ditu kidekoen arteko berrikuspena duten aldizkarietan, eta horietako 25 indexatuak daude JCRko aldizkarietan (h 14 indizearekin) eta beren kategoriaren lehenbiziko hereneko aldizkarietan (“Water Resources”, “Remote Sensing”, “Soil Science”, “Geociences Multidisciplinay”). 80 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu nazioarteko eta Espainiako hainbat kongresutan.

NUPeko kudeaketa-lanei dagokienez, Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Sailearen zuzendariordea (2015-2016) eta idazkaria izan da (2016-2018). Horrez gain, Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Masterreko Irakaskuntza Batzordeko kidea da.

Silvia Arazuri GarínSilvia Arazuri Garín
Tel: 948 16 8956
Helbide elektronikoa: direccion.areagestioncalidad@unavarra.es

Baratzezaintza eta Lorezaintzako ingeniari teknikoa, nekazaritzako ingeniaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktorea da. 2002an hasi zen irakasle, eta orain nekazaritzako motorrekin eta mekanizazioarekin lotutako irakasgaietan ematen ditu eskolak batez ere, baina baita lan arriskuen prebentzioan eta lurraldearen eta paisaiaren antolamenduan ere. 

Kudeaketaren arloan, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko idazkari eta zuzendariordea izandakoa da (2012-2016), baita eskola bereko zuzendaria ere (2016-2020). Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko zuzendari akademikoa da, eta Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterreko idazkari akademikoa. Gainera, AN Katedraren zuzendari eta Landa Ingeniaritza eta Proiektuen Saileko zuzendariorde lanetan ere ibilia da.

Ikerketari dagokionez, Nekazaritza Mekatronikako taldeko kidea da, eta nagusiki ikerketa-lerro hauetan parte hartzen du: batetik, testurari eta optikari dagozkion propietateak eta irudiaren analisia erabiltzea nekazaritza-produktuen kalitatea neurtzeko; eta, bestetik, espektroskopia eta irudi hiperespektrala aplikatzea faktore biotiko eta abiotikoek laboreetan –hala nola mahatsondoan edo patatan– eragindako aldaketak ikusi gabe identifikatzeko. Lankidetzan aritu da hauek sortzen: nazioarteko eragina duten aldizkarietako 35 artikulu, aldizkari tekniko eta dibulgatiboetako 47 artikulu, zenbait liburutako kapituluak eta lan arriskuen prebentziorako prestakuntza-materiala. Gaur egun, proiektu honen burua da beste batzuekin batera: “TED2021-130364B-I00: Nuevas tecnologías para mejorar la gestión de los viñedos para la detección precoz no invasiva de enfermedades de la madera” (“TED2021-130364B-I00: mahastien kudeaketa hobetzeko teknologia berriak, egurraren gaitzak goiz eta modu ez-inbasiboan detektatzearren).

Imanol Núñez Aldaz
Tel: 948 16 9413
Helbide elektronikoa: area.planificacionlinguistica@unavarra.es

Imanol Núñez Aldaz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren zuzendaria da, eta, ondorioz, Hizkuntza Plangintzarako Atalaren zuzendaria ere bai. 2009az geroztik, NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakaslea da, eta euskaraz eta ingelesez eman ditu eskolak, batez ere Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean.

Imanol Núñez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako doktorea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2005), eta nazioko eta nazioarteko hainbat ikerketa proiektutan parte hartu izan du, baita Ikerketa Emaitzak Bestetaratzeko Bulegoaren (OTRI) proiektu askotan ere. Beste alde batetik, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko idazkaria izan da 2009tik 2015era.

Bere ikerketa lanek aurre egiten diete lan merkatuarekin eta eta hezkuntzarekin lotutako auziei; bereziki, Europako hainbat hezkuntza sistemetako graduatuek enplegagarritasunean eta lanarekiko asetasunean dauzkaten ezberdintasunak aztertzen dituzte. Hogei bat artikulu argitaratu ditu ospe handiko nazioarteko aldizkarietan, eta horietako batzuetan ikuskatzailea izan da.

Gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria da.