Joan eduki nagusira

Antolamendua

Gobernu organoak

 

Kudeaketa

Joaquín Romero RoldánJOAQUÍN ROMERO ROLDÁN

Tel: 948 16 9323
Helbide elektronikoa: gerencia@unavarra.es

Biografia

Joaquín Romero Roldán (Iruñea, 1975) Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da NUPen. Kanpoko merkatuetako negoziazioari eta nazioarteko marketinari buruzko ikasketak egin ditu Nafarroako Merkataritza Ganberan eta Salfordeko Unibertsitatean (Erresuma Batua).

2016an NUPeko kudeatzaile izendatu zuten; hortaz, agintaldi horretan, bere gain hartu zuen egitekoen zuzendaritza, Estatutuek ezarritako eskuduntzekin bat etorriz, baita Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Patronatuan, Navarrabiomeden batzorde zuzendarian eta SIGMA AIEren administrazio kontseiluan karguari dagozkion erantzukizunak ere.

Lan esperientzia dauka erakunde kulturalen kudeaketan. 2008an Iruñeko Orfeoiko kudeatzaile izendatu zuten, eta 2014ko martxoan, berriz, Pablo Sarasate Fundazioko eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoko kudeatzaile, zeinetan zuzendari nagusi aritu baitzen aldi berean. Gainera, esperientzia oparoa du nazioarteko merkataritzaren eremuan, 15 urteko ibilbidea egin baitu zenbait enpresatan: Bodegas Castillo de Enériz (esportaziorako zuzendaria), Arfe SA (Europako area manager karguan), Rockwool SA (lehengaien hornidurarako arduraduna) eta Asia International (kanpo merkataritzako teknikaria Asian).

Nazioarteko merkataritzaren, erosketen, aholkularitzaren edo plangintza estrategikoaren arloekin loturiko aholkulari lanak egin ditu, eta prestakuntza osagarria dauka komunikazioan, marketinean eta informatikan.

Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izan da, baita Nafarroako Fundazioen Elkartekoa ere. Horrez gain, Nafarroako Gobernuko deialdien ebaluatzaile ekonomikoa izan da (arte eszenikoen produkzio proiektuak), baita euskal dantza garaikidearen arloko Dantzaz Konpainia talde profesionalaren kanpoko aholkularia ere.