Joan eduki nagusira

Osasun Zientzien Fakultatea

Masterreko curriculumeko praktikak

Curriculumeko praktikak aukerako jarduera akademikoak dira, titulazioaren ikasketa-planean integratuak daude, eta eskuratutako gaitasunak eta ezagupenak lan ingurunean aplikatzera daude bideratuak. Azken batean, beste irakasgai bat da, eta, ondorioz, gaitasun jakin batzuk ditu esleituak, eta Praktiketako Batzordeak onartutako zenbait kalitate irizpide bete behar ditu. Fakultateko irakasleek curriculumeko praktikak gainbegiratu eta ebaluatu behar dituzte.

  • Osasun Publikoko Unibertsitate Masterreko praktiken irakasle arduraduna Inés Aguinaga Ontoso da.
  • Masterreko prestakuntzarekin zerikusia duten zenbait sail eta zerbitzutan egiten dira Osasun Publikoko Unibertsitate Masterreko praktikak.
  • Ikaskuntza-ibilbide bat baino gehiago proposatzen dira, eta ikasle bakoitzak aukeratutako erakundera joan behar du zazpi astez gehienez ere.
  • NUPek lankidetza-hitzarmenak ditu Nafarroako Gobernuaren Osasuneko Departamentuarekin, Nafarroako Unibertsitate Klinikarekin eta Iruñeko Udalarekin, eta erakunde horietakoren batean egiten dituzte ikasleek praktikak.

Irakaskuntza gida Irakaskuntza gida

  • Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterraren praktiken irakasle arduraduna Marta Beranuy Fargues da.
  • Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterreko praktikak osasunaren arloko akreditazioa duten eta Osasun Psikologia Orokorrari buruzko jarduerak egiten dituzten zenbait zerbitzu eta zentrotan egiten dira.
  • I. praktikak martxotik ekainera bitarte egiten dira (Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Masterreko bigarren seihilekoa), eta II. Praktikak irailetik abendura bitarte(Masterreko hirugarren seihilekoa), hautatutako erakundean 30 kreditu egin arte ikasle bakoitzak.

Irakaskuntza-gida Irakaskuntza-gida