Joan eduki nagusira

Osasun Zientzien Fakultatea

Kalitatea eta ziurtagiriak

Kalitatearen Barne Bermerako Sistema

Fakultatearen KBBSa ikastegiaren kudeaketarako eskuliburuan dago deskribatua, eta NUPeko ikastegi eta zerbitzuetan tituluen kalitatea eta etengabeko hobekuntza bermatzeko gauzatu behar diren prozesuen barne funtzionamendua arautzen du, horiek interes-taldeetara bideratzen saiatuz betiere. Fakultatean egiten diren kudeaketa-jarduera nagusien nondik norakoak ikastegiaren kudeaketa-egutegian kontsultatzen ahal dira.

KBBSaren diseinua prozesuen mapan bistaratzen ahal diren prozesu estrategikoen, operatiboen eta laguntzazko prozesuen xehakapenean oinarritzen da.

Kalitateari buruzko politika eta helburuak

NUPen kalitateari buruzko politika eta helburuak, Gobernu Kontseiluak onetsiak, nabarmendu egiten dute erakundeak nolako konpromisoa duen ikasketetan eta ikerketa-, kudeaketa- eta transferentzia-jardueretan kalitatea eta bikaintasuna bultzatzeko. 

Osasun Zientzien Fakultatearen jarraibideak kalitatea eta bere emaitzak kudeatzera daude bideratuak, eta 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan daude islatuak. 

Erregistroak eta argitalpen ofizialak

Kalitatearen Barne Bermerako Sistemaren ziurtagiriak
Ondorioak noiztik Ebaluazioa Txostena
2020/12/16 AUDIT Diseinua Diseinuaren ziurtagiria - KBBS

Txostenak eta ebidentziak

Segimenduaren emaitza gisara, zenbait txosten eta ebidentzia sortzen dira, eta erabiltzaileek, baimena izanez gero, gardentasun atarian dituzte ikusgai, NireIkasgelategian dagokien gunean.