Joan eduki nagusira

Osasun Zientzien Fakultatea

Gorputza eta garuna irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako dohaintzan emateko programa

Logotipoa

 

Horretaz arduratzen den arloa: Osasun Zientzien Fakultateko Anatomiaren eta Giza Enbriologiaren Atala (Osasun Zientzien Saila).

Gorputza irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako dohaintzan emateak balio sozial handia du medikuntzako etorkizuneko profesionalei prestakuntza emateko, kirurgiako espezialitateetako espezialistek teknikak garatzeko eta biomedikuntzaren arloko ikerkuntzan aurrerapenak egiteko.

Irakaskuntzako eta ikerkuntzako praktika horretarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak gorputzak dohaintzan emateko programa bat du, Osasun Zientzien Iruñeko Fakultateko Anatomiaren eta Giza Enbriologiaren Atalak kudeatua (Osasun Zientzien Saila).

Dokumentu interesgarriak:

Programak etapa eta baldintza hauek biltzen ditu::

Gorputza irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako dohaintzan ematea ekintza borondatezkoa eta altruista da, eta garrantzi handia du medikuentzat eta osasun arloko beste profesional batzuentzat. Gure ikasleei giza gorputzari buruzko irakaskuntza integrala emateaz aparte, berrikuntza medikoaren eta kirurgikoaren arloko aurrerapenak egiteko modua ere bada.

Interesdunak adinez nagusia izan behar du. 

Gorputza dohaintzan emateko programan izena emateko eskabidea bete beharko du. Dokumentu hori bete ondoren, NANaren fotokopiarekin batera aurkeztu beharko du:

  • Modu presentzialean, NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko Anatomiaren eta Giza Enbriologiaren Atalean (Ospitalegunean)
  • Posta arruntez, helbide honetara bidaliz: Gorputza dohaintzan emateko programa / Anatomiaren eta Giza Enbriologiaren Atala. Osasun Zientzien Fakultatea, NUP. Barañaingo etorbidea, z.g. 31008 Iruñea - Nafarroa.
  • Posta elektronikoaren bidez, helbide honetara bidaliz: donacion.anatomia@unavarra.es

Interesdunak gorputzaren emaile txartela jasoko du etxean..

Emaileak senideei, lagunei eta/edo osasun zentroari jakinaraziko dio ezen, hiltzen bada, lehenbailehen abisatu beharko diotela Irache beilatokiari, 948 19 70 70 telefonoaren bidez (egunean 24 orduz eskuragarri, astean 7 egunez). Beilatokiak berehala helaraziko die abisua unibertsitateko langileei.

  • Heriotza esku-hartze judizial bat eskatzen duen arrazoiren baten ondorioz gertatzen bada (istripua, etab.).
  • Emaileak, hil den unean, gaixotasun infektokutsakor larririk badu (hepatitisa, hiesa, tuberkulosia, etab.).
  • Gorputzari autopsia edo kirurgia handiren bat egin bazaio (anputazioak).
  • Organoak kendu izan bazaizkio transplanteren bat egiteko (korneak emateko izan ezik).
  • Heriotza gertatu denetik 24 ordu baino gehiago pasatu badira eta oraindik ez bada heriotzaren berri eman.
  • Obesitateagatik ezin bada gorpua kontserbatu.
  • Heriotza Nafarroako eremutik kanpo gertatzen bada.

Dohaintza onartzeko, beti beharko da baimendutako mediku batek emandako heriotza-ziurtagiria.

Halaber, kontuan hartuko da NUPeko Osasun Zientzien Fakultateko Anatomia Ataleko instalazioetan espazio nahikorik badagoen gorpua behar bezala biltegiratzeko, tratatzeko eta kontserbatzeko. Biltegiratzeko aukerarik ez bada, dohaintza ezin izanen da egin.

Hurbilekoek (senideak, lagunak, osasun zentrokoak, etab.) Irache beilatokiari gorputzaren emailea hil egin dela jakinarazten diotenean, beilatokiko zerbitzuek aditzera emanen diete zer dokumentu aurkeztu behar dituzten (besteak beste, heriotza-ziurtagiria).

Tramite administratiboak amaitu ondoren, beilatokiko zerbitzuek gorpua Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultateko instalazioetara eramanen dute.

Gero, teknikariek gorpua kontserbaziorako prestatuko dute Fakultateko instalazioetan.

Azterketa anatomikoa amaitutakoan, gorpuzkiak emaileak esandakoaren arabera erraustuko dira, dohaintza egiteko dokumentuan adierazi duen bezala, alegia. Gorpua programan adostutako hilerrian errausteak dakartzan kostuak Nafarroako Unibertsitate Publikoak ordainduko ditu. Gorputza dohaintzan ematea bateragarria da edozein hileta-asegururekin, aseguru hori izenpetu den baldintzetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoa kostu horiek ordaintzetik salbuetsita dago. Gomendagarria da hileta-asegurua ez etetea; izan ere, baliteke dohaintza gauzatzea oztopatuko duen zerbait suertatzea.

Gorputza dohaintzan emateko programari buruz informazio gehiago izateko:

  • Ana M. Insausti Serrano edo Merche Murillo Lalana -  Laboratorio de Anatomía y Embriología Humana. Facultad de Ciencias de la Salud
    948 168 449 / 659 776 690
  • Irache beilatokia
    948 197 070

Gorputza irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako dohaintzan emateko programa

Nafarroako Unibertsitate Publikoa    
Osasun Zientzien Fakultatea
Barañaingo etorbidea, z.g.
31008 Iruñea (Nafarroa)
Telefonoa 948 16 84 49/ 659 776 690
 

 

Gorputza irakaskuntzarako eta ikerkuntzarako dohaintzan emateko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren programaren bidez bildutako datu pertsonalen tratamendua araudi hauen arabera eginen da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), datu pertsonalen tratamenduaren eta datu horien zirkulazio askearen gaietan pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (datuen babeserako araudi orokorra); 2018ko abenduaren 6ko 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa; eta datu pertsonalak babesteari buruzko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Jokabide Kodea.

Era berean, tratatzen diren datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko, behar diren neurri tekniko eta antolaketakoak hartuko dira.

Gorputza dohaintzan emateko programako datu pertsonalen trataera interesdunaren aurretiazko baimen informatuarekin eginen du beti NUPek. Hark baieztapen-eginbide argiz adierazi beharko du adostasuna.

Gorputza dohaintzan emateko programa honetan NUPek datu pertsonalei ematen dien tratamenduaren helburua eta oinarri juridikoa kontsultatzeko, begiratu tratamendu jardueren erregistroaren “Gorputza ikerketarako dohaintzan ematea” atala. Halaber, esteka horretan kontsultatzen ahal da zein den datu pertsonalak gordetzeko epea, eta ea datu horiek beste inori komunikatzea aurreikusten den..

Interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, transferitzeko eta haien tratamenduari kontra egiteko, eta, behar izanez gero, beren datuen tratamendu automatizatuan bakarrik oinarritutako erabakien ondoriorik ez izateko. Horretarako, idazki bat eta NANaren edo identitatea egiaztatzen duen beste dokumentu baten kopia bidali beharko diote NUPeko Datuen Babeserako delegatuari, posta helbide honetara:

Datuen Babeserako delegatua
Nafarroako Unibertsitate Publikoa 
Osasun Zientzien Fakultatea
Barañaingo etorbidea, z.g., 31008 Iruñea (Nafarroa); edo helbide elektroniko honetara delegado.protecciondatos@unavarra.es

Informazio gehiago Nafarroako Unibertsitate Publikoak datu pertsonalei ematen dien trataerari buruz.