Joan eduki nagusira

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

"Esperientzia paregabea da, eta lagungarria bertatik bertara ezagutzeko zeinen garrantzitsua eta polita den irakasle lana".

Alex Fiol

Graduko curriculumeko praktikak

 

Kanpoko praktiketan izaten dute lehenbiziko harremana ikasleek bere prestakuntza-prozesuarekin lotutako mundu profesionalarekin.

Curriculumeko praktikak aukerako jarduera akademikoak dira, titulazioaren ikasketa-planean integratuak daude, eta eskuratutako gaitasunak lan ingurunean aplikatzera daude bideratuak. Azken batean, beste irakasgai bat osatzen dute, eta, beraz, zenbait kalitate irizpide bete behar dituzte, Fakultateko Praktiken Batzordeak onetsiak, eta Fakultateko irakasleek gainbegiratu eta ebaluatu behar dituzte. Horregatik, programa honetan ezin da edozein enpresa edo praktika sartu; aitzitik, Fakultateak behar den oniritzia eman badie bakarrik sartuko dira.

Gure Fakultateak hitzarmenak ditu arlo sozialeko, hezkuntzako eta historiaren zein kulturaren arloetako administrazio publikoko zenbait entitaterekin eta hainbat enpresarekin.

Kontsultatu zure zalantzak Kontsultatu zure zalantzak

Praktika nazionalak

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduetako 2. eta 4. ikasmailan eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzeko 5. ikasmailan
  • Gizarte Laneko Graduko 3. eta 4. ikasmailetan
  • Soziologia Aplikatuko Graduko 4. ikasmailan
  • Historiako eta Ondareko Graduko 4. ikasmailan

Praktikak funtsezkoak dira Gizarte Laneko Graduko ikasleen prestakuntza-prozesurako. Praktikei esker ikasleek modua izaten dute ikusteko nolako lotura dagoen graduan ematen diren irakasgaien eduki teoriko-praktikoen eta babes sozialeko sistemetako programetako eta zerbitzuetako jardunbide profesionalaren artean. Interakzio hori oinarrizkoa da lanbidean aritzeko behar izanen dituzten gaitasun eta trebetasunak garatzeko.

Gizarte Laneko praktikak bi mailatan daude egituratuak:

  • orotariko esku-hartzea (3. ikasmailan, 300 h)
  • eta esku-hartze espezifikoa (4. ikasmailan, 200 h)

Praktikaren aurreko dokumentua

Orotariko praktikak Orotariko praktikak Praktika espezializatuak Praktika espezializatuak

Eskoletan egiten diren praktikei esker ikasleek modua izaten dute ikusteko zein duten lotura elkarrekin Haur Hezkuntzako (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) Irakasletzako Graduetan ematen diren irakasgaien eduki teoriko-praktikoek eta irakasle lanbidean aritzeko beharrezkoak diren jakintzek eta trebetasunek.

Norentzat:

  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Graduetako 2. eta 4. ikasmailetako ikasleentzat
  • Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Gradu Bikoitzeko 5. ikasmailako ikasleentzat

Gehiago jakin nahi duzu? Gehiago jakin nahi duzu?

 

 

Prestakuntza teorikoaren eta praktikoaren interakzio egokia da oinarria edozein prozesutan Soziologia Aplikatuko egresatuen lanbidean aritzeko behar diren gaitasunak, trebetasunak eta abileziak lortzeko. Horregatik, Graduaren ikasketa-planaren diseinuan garrantzi handia eman zaio prestakuntza-ibilbidean metodologiaren arloa eta kanpoko praktikak sartzeari, hori baita biderik onena alderdi kognitiboa eta esperientziarena ezagupen oinarrizko zein metodologikoen elementu teorikoekin eta lanbidearekin lotutako alderdiekin ingurune profesional batean sintetizatzeko. Azken buruan, ikasleak lan munduan sartzea bultzatu eta lan aukerak edukitzea nahi dugu.

 

 

 

 

 

Laster

 

 

Nazioarteko praktikak

Unibertsitate - Gizarte Fundazioak kudeatzen du Unibertsitateko ikasleek eta titulua eskuratu berri dutenek praktikak atzerriko enpresetan zein EBko eta EBtik kanpoko entitateetan egiteko programa. Atzerrian praktikaldi bat egin nahi baduzu, aukeratu ezazu zure egoerara eta interesetara hobekien egokitzen den programa, eta irakurri arretaz deialdiaren oinarriak.

Gehiago jakin nahi duzu? Gehiago jakin nahi duzu?