Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek modu praktikoan aplikatu dituzte Mugikortasun Elektrikoa irakasgaian eskuratutako ezagutzetako batzuk auto elektriko huts eta gurpildun batekin. Ikasleek ibilgailu elektrikoaren bateria kargatzeko sistema eta karga motak aztertu dituzte. Sistema hori korronte alternokoa izan daiteke (karga motela, esaterako, etxeko karga edo erdiazkarra) eta korronte zuzenekoa (karga azkarra edo ultra-azkarra, esaterako elektrolindegiena). Horretarako, “UPNA Green Smart & Sustainable Campus” proiektuaren bidez Arrosadiko campusean instalatutako 40tik gora karga-puntuetako batzuk erabili dituzte. Programako 7.500 eguzki-panelek Nafarroako instalazio fotovoltaiko publiko handiena bihurtu dute unibertsitate-esparru hori, osotara 3,55 MW-ko potentzia baitu. Haren helburua da iturri ez-berriztagarrietatik datorren energia primarioaren kontsumoa % 30 baino gehiago murriztea.

zoom coche electrico

Ikasleak David Elizondo irakaslearekin (lehena eskuinetik) auto elektrikoaren ondoan NUPeko Arrosadiko campusean.

Mugikortasun Elektrikoa irakasgaia sartu berria da Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterraren programan, eta zenbait eduki ditu, hala nola ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak eta potentzia-trena. Azken hori ibilgailuaren propultsioa ahalbidetzen duten osagaien multzoa da. Auto elektrikoaren kasuan, motor elektrikoak, inbertsoreak eta normalean litiozko ioien bateriak osatzen dute.  David Elizondo Martínez irakasleak antolatu du saio praktikoa, eta ikasleek hurbiletik aztertu dute Renault Scenic E-Tech markako auto elektriko bat, zeinak bertako kontzesionario batek utzi baitu (Unsain Renault). Jarduerak markako teknikari baten laguntza ere izan du, eta ibilgailuaren funtzionamenduari buruzko xehetasun gehigarrien berri eman du.

Auto elektriko baten abioa eta balaztatzea

Klase praktiko horren beste alderdi nabarmenetako bat auto elektrikoa gidatzea izan da, Liburutegiaren eta Errektoretzaren arteko dagoen campuseko tartean. Ibilbidean, ikasleek ibilgailu elektrikoaren abio-parea esperimentatu dute, zeina maximoa baita hasieratik, barne-errekuntzakoen kasuan ez bezala. Hori dela-eta, azelerazioa handiagoa da auto elektriko batean. Balaztatze birsortzailea ere aztertu dute. Sistema horri esker energia berreskuratzen da dezelerazioan eta ibilgailu elektriko bateriadunaren efizientzia are gehiago handitzen da.

Bai Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko ikasleek bai Ingeniaritza Elektrikoa, Potentzia Elektronika eta Energia Berriztagarriak ikerketa-taldean doktoretza egiten dutenek hartu dute parte jarduera horretan, eta ikaskuntza teorikoa esperientzia praktiko eta bisual baten bidez sendotzeko diseinatu dute. “Aukera bat izan da ikasleek mugikortasun elektrikoari buruzko ezagutza batzuk finkatzeko, esperientzia zuzenean oinarrituta, zeina erakargarria eta eraginkorra baita”, esan du David Elizondo Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko irakasle eta Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaileak. NUPeko Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak jarduera behar bezala garatzeko egindako lana eskertu du Elizondok.