Joan eduki nagusira

Osotara 4.036 ikaslek eginen dute ekainaren 4tik, asteartea, ekainaren 6ra, osteguna, Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USEa) NUPen. Probak Arrosadiko campusean (ikasgelategia) eta Tuterako campusean eginen dira. Aurtengo deialdiko berritasun nagusia da lehen aldiz ebaluatuko direla LOMLOEn (Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa aldatzen duen Lege Organikoa) dauden Batxilergoko modalitateetako ikasgaiak, eta 23 irakasgaitatik 32 irakasgaira igaroko da. Hori dela eta proben ordutegiak egokitu egin behar izan dira beste deialdi batzuekin alderatuta. Azterketa-eredua iazko bera izanen da.

zoom Ikasleak, USE proben aurretik.

Ikasleak, USE proben aurretik.

Matrikulatutako ikasleetatik, 2.377 emakumeak dira, eta 1.659 gizonak. Bestalde, hizkuntza-ereduari dagokionez, guztira 3.010 ikaslek eginen dute gaztelaniaz, eta 1.026k euskaraz.

Ikasleek ekainaren 12an izanen dituzte eskuragarri deialdi arrunteko proben emaitzak, eta hilaren 20tik aurrera deskargatzen ahalko dute kalifikazioen txartela. Bestalde, deialdi bereziaren azterketak ekainaren 26an, 27an eta 28an izanen dira, eta emaitzak uztailaren 2an egonen dira eskuragarri. Kalifikazioen txartela, berriz, uztailaren 18tik aurrera egonen da deskargatzeko moduan. Nafarroako ikastetxeek jada ezagutzen dute probei buruzko informazio guztia, eta Unibertsitatearen webgunean dago eskuragarri.

Azterketaren egitura

Esan bezala, azterketak iazkoaren egitura bera izanen du, zeina 2019-2020 ikasturtean sartu baitzen ikasturte berezia izan zen eta. Orobat aipatu denez, azterketa izanen duten ikasgaien kopurua nabarmen handitu da LOMLOEren bost modalitateetan ezarritako aukerak sartzeko: Arteak, Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua; Arteak, Musika eta Arte Eszenikoak; Zientziak eta Teknologia; Giza eta Gizarte Zientziak eta, azkenik, Batxilergo Orokorra.

zoom Ikasleak errepasatzen gelan sartu aurretik.

Ikasleak errepasatzen gelan sartu aurretik.

Probak egitean, ikasleei gomendatzen zaie ariketen oharrak arretaz irakurtzeko, adierazitako galdera kopuruari bakarrik erantzuteko, erantzundako galdera edo galderak behar bezala etiketatzeko eta probak egin baino lehen azterketaren egiturari eta zuzentzeko irizpideei ongi erreparatzeko. Hori guztia Unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahal da, baita aurreko urteetako azterketak ere. Proba bakoitzak, beti bezala, 90 minutu iraunen du.

Bestalde, ikasleek gogoan izan behar dute ezin dutela ez piztuta ez begi-bistan izan komunikatzeko edo datuak biltegiratzeko balio duen gailu elektronikorik azterketa egin bitartean eta ikasgelatik atera arte. Unibertsitateak ez du bere gain hartuko gailu horiek galdu edo hondatzearen gaineko ardura.

Probak nola eginen diren

Ikasleak 7 epaimahaitan banatuta egonen dira; horietatik 6 Arrosadiko campusekoak dira (lau gaztelaniazkoak eta bi euskarazkoak), eta zazpigarrena, gaztelaniaz,Tuterakoa.

USE probak bi fase ditu: nahitaezkoa eta borondatezkoa. Lehenengoan, Batxilergo modalitate guztietako irakasgai komunetako azterketak eginen dituzte. Gaztelania eta Literatura, Espainiaren Historia edo Filosofiaren Historia (bat aukeratu behar da) eta Atzerriko Hizkuntza dira, zeina ingelesa, frantsesa edo alemana izan baitaiteke eta atzerriko lehen edo bigarren hizkuntza izan ikaslearentzat). Nafarroan, A eta D hizkuntza-ereduetakoek beste azterketa bat egin beharko dute: Euskara eta Literatura. Horiez gainera, beste proba bat ere eginen dute: Batxilergoko beren modalitatean egin duten enborreko irakasgai bati dagokiona.

Behin probak eginda, azterketa horietan lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatuko da. Ikasleak USE proba gaindituko du baldin eta batez besteko nota horren % 40 eta Batxilergoko espedienteko batez besteko notaren % 60 ponderatuta 5 puntuko nota edo handiagoa lortzen badu (10etik). Ponderazioa egiteko, nahitaezko faseko azterketetako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoak 4 puntukoa edo handiagoa izan behar du (10etik). Ikasleak proba gainditzen badu, betiko izanen du nota hori.

Borondatezko fasean, gehienez ere hiru irakasgairen azterketak egiten ahal ditu ikasleak, irakasgai hauen artean: nahitaezko fasean azterketa egindakoa ez den Espainiako Historiako edo Filosofiaren Historiako irakasgai komuna; edozein modalitatetako nahitaezko irakasgai espezifikoak, nahitaezko fasean azterketa egindakoak ez direnak, berdin ikasiak diren edo ez; Batxilergoko bigarren mailako edozein modalitatetako irakasgai espezifikoak, berdin ikasiak diren edo ez; edo atzerriko hizkuntza bat (frantsesa, ingelesa edo alemana), nahitaezko fasean aukeratutakoa ez dena, berdin ikasia den edo ez.

Probei buruzko informazio guztia Unibertsitatearen webgunean dago eskuragarri.

Azterketa-egutegia hiru egunetarako

Probak ekainaren 4an, asteartea, hasiko dira: 09:30ean Gaztelania eta Literatura II, eta, 12:00etan, Espainiaren Historia. Arratsaldean, 16:00etan, Filosofiaren Historiako azterketa izanen da, eta 18:30ean, ingelesekoa. Ekainaren 5ean, asteazkena, azterketa hauek eginen dituzte ikasleek: 08:30ean, Euskara eta Literatura II (A eta D eredukoek). 11:00etan, Matematika II, Latina II, Musika Analisia II eta Marrazketa Artistikoa II. Arratsaldean, 15:00etan, Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II, Zientzia Orokorrak eta, azkenik, Arte Eszenikoak II. 17:30ean Alemaneko eta Frantseseko azterketak eginen dira.
Probak ekainaren 6an, osteguna, amaituko dira, orduan eginen baitira irakasgai espezifikoetako azterketa guztiak. Probak 08:30ean hasiko dira, honako hauekin: Fisika, Diseinua, Geografia eta Musikaren eta Dantzaren Historia. 11:00etan, ikasgai hauetako azterketa eginen dira: Biologia, Artearen Historia, Marrazketa Teknikoa II eta Oinarri Artistikoak. Arratsaldean, 15:00etan, proba hauek eginen dira: Kimika; Adierazpen Grafikoko Teknikak; Plastika; Enpresa; Negozio Ereduen Diseinua; Korua eta Ahots Teknika II. Azkenik, 17:30ean, azterketa hauek eginen dira: Geologia eta Ingurumen Zientziak; Mugimendu Kultural eta Artistikoak; Greziera II; Teknologia eta Ingeniaritza II; Arte Plastikoei eta Diseinuari Aplikatutako Marrazketa Teknikoa II eta Literatura Dramatikoa.

Probak ekainaren 6an, osteguna, amaituko dira, orduan eginen baitira irakasgai espezifikoetako azterketa guztiak. Probak 08:30ean hasiko dira, honako hauekin: Fisika, Diseinua, Geografia eta Musikaren eta Dantzaren Historia. 11:00etan, ikasgai hauetako azterketa eginen dira: Biologia, Artearen Historia, Marrazketa Teknikoa II eta Oinarri Artistikoak. Arratsaldean, 15:00etan, proba hauek eginen dira: Kimika; Adierazpen Grafikoko Teknikak; Plastika; Enpresa; Negozio Ereduen Diseinua; Korua eta Ahots Teknika II. Azkenik, 17:30ean, azterketa hauek eginen dira: Geologia eta Ingurumen Zientziak; Mugimendu Kultural eta Artistikoak; Greziera II; Teknologia eta Ingeniaritza II; Arte Plastikoei eta Diseinuari Aplikatutako Marrazketa Teknikoa II eta Literatura Dramatikoa.