Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko ikasleek irakaskuntza-ekimen berritzaile batean hartu dute parte 2022-2023 ikasturte honetan. Ekimen horri amaiera emateko, lan-eskubideei buruzko eztabaida juridiko bat egin dute, “La punta del iceberg” filmean oinarritua. Proiektuak “Moot Laboral: busca, lee, piensa, argumenta, defiende y convence” du izena (Moot Laborala: bilatu, irakurri, pentsatu, argudiatu, defendatu eta konbentzitu). Julen Llorens Espada irakaslea da proiektuaren zuzendaria, eta Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen arloko irakasleek hartu dute parte. Proposamen hori NUPen Hezkuntza Berrikuntzako Proiektuen 2021eko deialdian hautatu zuten.

Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Graduko “Lanaren Zuzenbiderako Sarrera” izeneko irakasgaiko gaztelaniazko eta euskarazko ikasleek hartu zuten parte ekimenean, eta bi fasetan zegoen banatuta. Lehenbizikoa ikasturteko lehen seihilekoan izan zen, eta ikasleak proiektuetan oinarritutako ikaskuntza-ereduaren arabera lan egiten hasi ziren. Bigarrenean, “moot” saio bat antolatu zuten, hots, gai bati buruzko eztabaida juridiko bat, non, epaiketa baten dinamikari jarraituz, planteatzen den galderaren aurkako eta aldeko jarrerak egoten diren. Horretarako, ikasleek oratoriako teknikei buruzko prestakuntza espezifikoa jaso zuten. Saio horretan sei ikaslek hartu zuten parte, bi taldetan banatuta, eta, ondoren, diplomak banatu zitzaizkien talde hoberenari eta bigarren sailkatuari.

zoom moot laboral

Eztabaida juridikoan parte hartu zuten ikasleak eta irakasleak. Atzeko lerroan, ezkerretik eskuinera: Beatriz Rodríguez, José Luis Goñi, Mirentxu Marín eta Julen Llorens. Erdiko lerroan: Raquel Adrián, Nerea Arrasate, Rubén Asier Palma eta Olaia Albeniz. Aurreko lerroan, ezkerretik eskuinera: Celia Iriondo eta Carla de Sola.

Eztabaidan parte hartu zuten ikasleak

Honako hauek osatu zuten “moot” juridikoa irabazi zuen taldea: Rubén Asier Palma Pérez (kapitaina), Carla de Sola Ayesa eta Celia Iriondo Zumarraga. Bigarren sailkatutako taldea, berriz, Nerea Arrasate Garro (kapitaina), Raquel Adrián Pérez eta Olaia Albeniz Irigoyen ikasleek osatu zuten. Epaimahaia José Luis Goñi Sein, Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, Mirentxu Marín Malo eta Julen Llorens Espada irakasleek osatu zuten, eta beraiek banatu zituzten diplomak. 

Adierazi den bezala, aztergaia “La punta del iceberg” (2016) filmeko gertakariak izan ziren. Film horrek multinazional bateko zenbait langileren suizidioak ditu abiapuntu. Eztabaidan, heriotza horiek lan-istriputzat edo lanbide-gaixotasuntzat hartzeko aukera landu behar zuten ikasleek, eta horren aldeko edo aurkako jarrera hartu, horretarako arlo horretako jurisprudentzia baliatuz.