Joan eduki nagusira

249 irakasleren artean gauzatzen ari diren 24 ekimen pedagogiko nabarmendu ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) hezkuntza-berrikuntzako proiektuen 2021eko sariketaren lehenbiziko deialdian (PINNE 2021). 2020-2023 aldirako NUPen Plan Estrategikoan sartutako ekintza horrek helburu argi bat du: Unibertsitateko graduko eta masterreko titulu ofizialen egungo hezkuntza-eredua eraldatzea eta metodologia aktiboetan, teknologian eta zeharkako gaitasunen garapenean oinarritutako eredu bat bultzatzea. Irakaskuntzako Errektoreordetzaren ekimena izan da deialdia, eta NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiak (HBGMI) koordinatu du, eskolekin eta fakultateekin lankidetzan.

zoom Ikasle batzuk

Ikasle batzuk NUPen

Nabarmendutako 24 proiektuak arlo hauetakoak dira: Nekazaritzako Elikagaiak, Zientziak, Ekonomia eta Enpresa, Hezkuntza, Ingeniaritza, Zientzia Juridikoak eta Osasuna. Gainera, Nazioartekotzeko eta Lankidetzako Errektoreordetzak sustatutako nazioarteko aipamena jaso dute haietako hiruk, eta, horri esker, laguntza espezifikoa jasoko dute Erasmus+ edo bestelako Europako deialdietan parte hartzeko. Honako hauek dira, zehazki: “International Project Semester” (Iñigo de la Parra Laita), Industria Ingeniaritzaren arloan; “Mejora del rendimiento académico mediante laboratorio remoto y flipped classroom” (Cándido Aramburu Mayor), Telekomunikazio Ingeniaritzaren arloan, eta “El arte de convertir datos en conocimiento para la toma de decisiones empresariales” (Andrea Ollo López), Ekonomiaren eta Enpresaren arloan.

Hobetu nahi den alderdi jakin bat aldatzeko proposamen bat aurkeztu behar dute proiektu guztiek, eta metodo zientifikoari jarraitu behar diote, hau da, tesi bat formulatu behar dute hurrengo bi ikasturteetan zehar hura egiaztatzeko. Deialdi hau “aukera ona da irakaskuntza-taldeek etengabe aldatzen ari den gizarte honen eskakizunei erantzunen dieten proposamen pedagogiko berriak planifikatu, inplementatu eta baliagarriak ote diren egiaztatzeko”, azaldu du Inmaculada Farran Blanch Irakaskuntzako errektoreordeak.

Nekazaritzako Elikagaiak, Zientziak eta Ekonomia eta Enpresa

Aipatutako nazioarteko proiektuez bestalde, hona hemen NUPek nabarmendu dituen gainerakoak, arloa eta irakasle arduraduna aipatuta: Nekazaritzako Elikagaien arloan, “Implantación del aula invertida en el Máster Universitario en Sistemas de Información Geográfica y Teledetección” (Jesús Álvarez Mozos) eta “Desarrollo de las competencias profesionales liderazgo y trabajo en equipo en el alumnado del Grado en Innovación de Procesos y Productos Alimentarios a través de la herramienta ‘Deprofes’” (María Teresa Murillo Arbizu).

Zientzien eremuan, “Microcápsulas invertidas” proiektua nabarmendu dute (María Josefa Pajares Villandiego). Ekonomiaren eta Enpresaren esparruan, hauek nagusitu dira: “Coordinación, digitalización y desarrollo de competencias en economía y dirección de empresas” (Sandra Cavero Brújula) eta “Asesoría financiera en el aula. Transformando el modelo educativo mediante PBL y simulación” (Pilar Corredor Casado).

Hezkuntza, Industria, Telekomunikazioa eta Informatika

Hezkuntzan, proiektu hauek nabarmendu dituzte: “Experiencia piloto para la implementación de la perspectiva de género en el Grado en Maestro” (Lucía Martínez Virto), “Núcleos de aprendizaje en STEM” (Miguel Rodríguez Wilhelmi), “Narrativas educativas entre pasado y presente. Construcción de un museo pedagógico virtual (Paolo Scotton) eta “Hacia una formación integral, activa y experiencial en las prácticas de profesorado” (Magdalena Romera Ciria).

Industriaren arloan, hautatutako ekimena “Aprendizaje por proyectos aplicado al diseño y desarrollo de un producto de consumo” izan da (José Ramón Alfaro). Horiez gain, Informatikaren eta Telekomunikazioaren eremuan proiektu hauek aukeratu dituzte: “Proyecto piloto para la evaluación y mejora de competencias transversales en los grados de la ETSIIIT” (Javier Goicoechea Fernández), “Aprendizaje basado en proyectos en Ingeniería de Telecomunicación” (Mikel Sagues Garcia) eta “Laboratorio de física: de la experimentación estructurada al aprendizaje basado en indagación” (Ricardo San Martín Murugarren).

Zientzia Juridikoak eta Osasun Zientziak

Bestalde, Zientzia Juridikoen esparruan lan hauek nabarmendu dira: “Juicios simulados en el ámbito civil y mercantil” (Iñaki Riaño Brun), “Cuarda: cultura, arte y derecho administrativo” (Aritz Romeo Ruiz y José Francisco Alenza García) eta “UPNA mot laboral. Busca, lee, piensa, argumenta, defiende y convence” (Julen Llorens Espada).

Azkenik, Osasun Zientzien arloan honako hauek aukeratu dituzte: “Implementación de la simulación de la entrevista clínica y el debriefing en las asignaturas de comunicación profesional en el ámbito sanitario” (Alfonso Arteaga Olleta), “Introducción a la práctica profesional en Psicología desde el aprendizaje basado en problemas” (Raquel Artuch Garde), “Proyecto CASE4NURSING: método para la adquisición integrada y transversal de competencias en enfermería para el cuidado del paciente crónico y su familia” (Paula Escalada y Leticia San Martín), “Integración de las ciencias básicas en el primer curso de Medicina: estrategia y gamificación” (Ana Insausti Serrano) eta “Aprende de mí: mejora de la salud en el transcurso de la vida a través de un aprendizaje colaborativo basado en proyectos” (Alicia Alonso Martínez).