Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) #NUPekErantzun izeneko ekimena jarri du abian, eta, haren bitartez, zenbait irakasle eta ikertzailek COVID-19ari eta alarma-egoerari buruzko zalantzak argituko dituzte beren artikuluei esker.
Kanpaina sei testurekin hasi da ( Univertsitatearen wegunetik har daitezke, eta Zientziaren itzultzailea dibulgazio zientifikorako blogetik ere bai). Artikuluek gai hauei heldu diete: zer den koronabirusa (Antonio G. Pisabarro, mikrobiologiako katedraduna), osasun sistemak pandemiari emandako erantzuna (Tomás Belzunegui Otano, Medikuntzako graduko dekanordea), itxialdiaren ondorio psikologikoak (Javier Fernández Montalvo, Psikopatologiako katedraduna), telelana eta hari buruzko araudia (Amaya Erro Garcés, Enpresen Kudeaketaren arloko irakaslea), politika sozialen erantzuna eta 2008ko krisiarekiko konparazioa (Lucía Martínez Virto, Soziologiaren eta Gizarte Lanaren Saileko irakaslea) eta bakardadearen kontra egiteko garatu beharreko laguntza-estrategiak (Víctor Sánchez Salmerón, Soziologiaren eta Gizarte Lanaren Saileko ikertzailea).
Galdera eta zalantzak helbide elektroniko honen bitartez planteatzen ahal dira: vicerrectorado.proyeccionuniversitaria@unavarra.es(gaian hau jarriz: #UPNAResponde/#NUPekErantzun).