Joan eduki nagusira

zoom Erizaintza Jakintzen Ikerketa Taldeko (EJIT) irakasle batzuk. Eserita (ezkerretik eskuinera), Rosa García, Rosario Orzanco, Nely Soto eta Sara Sola Zutik (ezkerretik eskuinera): Esperanza Rayón, Paula Escalada, Blanca Marín, Yolanda Montes eta Leticia San Martín. Egilea: Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala.

Erizaintza Jakintzen Ikerketa Taldeko (EJIT) irakasle batzuk. Eserita (ezkerretik eskuinera), Rosa García, Rosario Orzanco, Nely Soto eta Sara Sola Zutik (ezkerretik eskuinera): Esperanza Rayón, Paula Escalada, Blanca Marín, Yolanda Montes eta Leticia San Martín. Egilea: Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala.

Erizaintzari buruzko ikerketa lana ikusaraztea eta sustatzea, eta zubiak eraikitzea praktika asistentzialarekin, horiexek dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) sortu den Erizaintza Jakintzen Ikerketa Taldearen (EJIT) helburuak. Hamasei ikertzaile dira taldeko kideak: Erizaintza arloko bederatzi irakasle eta tesia Osasun Zientzien doktoretza programan, egiten ari diren zazpi ikasle, taldeko irakasleren baten zuzendaritzapean.

Ikerketa talde honen arduraduna Blanca Marín Fernández da, Osasun Zientzien Saileko irakaslea. Taldeko gainerako irakasleak, denak Erizaintza jakintza-arlokoak eta aipatu sailari atxikiak, hauek dira, hurrenkera alfabetikoan jarrita: Paula Escalada Hernández, Rosa García Orellán, Yolanda Montes García, Rosario Orzanco Garralda, Esperanza Rayón Valpuesta, Leticia San Martín Rodríguez, Sara Sola Cía eta Nely Soto Ruiz.

Beste alde batetik, taldea osatzen duten doktoretza ikasleak hauek dira: Elena Antoñanzas Baztán, Ana Aríztegui Echenique, Sara Furtado Eraso, Alicia Gaínza Calleja, M.ª Isabel Irigoyen Aristorena, Sergio Ladrón Arana eta Beatriz Pereda Goikoetxea.

Doktoretza ikasketei dagokienez, Erizaintza Jakintzen Ikerketa Taldeko irakasleak hamahiru tesi zuzentzen ari dira gaur egun. Horietatik, % 70 NUPeko doktoretza programetako esparruan kokatzen dira, eta gainerakoak, beste unibertsitate batzuetakoetan. Tesi horiek zerikusia dute aipatu taldeak lantzen dituen bost ikerketa lerroekin: lauk zerikusia dute Erizaintzako zainketen kudeaketa, praktika profesional eta erizaintzaren baitako rol berriekin; beste batek, Berrikuntza erizaintzako esku-hartzeetan ildoarekin; beste batek Zainketa ereduak eta erizaintzako lengoai estandarizatuak ildoarekin; hiruk Zainketaren antropologia, gaixotzeko esperientzia, generoa eta osasuna ildoarekin; eta azkenik, lauk zerikusia dute Zainketak ama izateko bidean dagoen emakumearentzat eta zainketa jaioberriei izeneko ildoarekin.

Mugarria profesioarentzat Nafarroan

“EJIT da erizaintza arloko ikerketan NUPek daukan ikerketa talde bakarra. Beraz, zazpi doktore, denak erizainak, bere baitan hartzen dituen talde hori abian jarri izana mugarri bat da profesioarentzat Nafarroan”, esan du Blanca Marínek.

Taldea eratzean, gehitu duenez, zainketa mailako ikerketa jarduera bildu eta ikusgai bihurtu nahi izan da. “Talde moduan eratzeak indartsuago egin gaitu bakoitzak bakarka edo beste talde batean egiten zituen proiektuei begira, eta gainera aukera eman digu prestakuntza jarduerak antolatzeko, esate baterako hilero antolatzen ditugun mintegiak, artikuluen irakurketa kritikoak egiteko baliatzen ditugunak”, esan du.

Erizaintza Jakintzen Ikerketa Taldeko irakasleek metatzen duten ikerketa jarduera datu hauetan laburbiltzen da: bi ikerketa-seiurte (CNEAI Ikerketa Jarduera Ebaluatzeko Batzorde Nazionalak egiaztatuak), 39 ikerketa proiektu finantzatuak (8 nazioartekoak eta 31 naziokoak), 188 argitalpen (39 JCR oihartzun-faktorearekin), 14 liburu, 53 liburu-kapitulu, eta irakurritako 14 tesi.

Doktoretza tesiak zuzentzeaz aparte, taldeko arduradunak esaten duenez, EJIT “erizain asistentzialen beste talde batzuekin lantzen ari da ikerketa proiektuak, bai ospitalearen eremuan, baita Lehen Arretako eremuan ere”. Izan ere, horixe da helburuetako bat. “Adierazi nahi dugu prest gaudela praktikarekin zubiak eraikitzeko, ez dugulako nahi ikerketa sustatu eremu akademikoan bakarrik; eremu asistentzialean ere sustatu nahi dugu", esan du Paula Escaladak. Ildo berean, Esperanza Rayónek adierazi du taldeak kezka daukala jakiteko “gure ikerketa nola baliatu ahal den Nafarroako herritarren osasuna hobetzeko”