Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Doktoretza Osasun Zientzietan

  • Jakintza arloa: Osasun Zientziak
  • Zenbat ikaspostu eskaini diren: 30
  • Programaren koordinatzailea: Encío Martínez, Ignacio
  • Parte hartzen duten sailak:

    Osasun Zientziak

  • Parte hartzen duten unibertsitateak:

    Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP)

Aurkezpena


Osasun arloko ikerketak funtsezko eginkizuna du herritar guztien bizitza kalitatean eta guztiz pentsaezina da herrialde baten garapen sozioekonomikoak eta kulturalak lotura galtzea osasungintzan egiten dituen aurrerapenekin eta horiek osasun problemak konpontzeko aplikatzearekin. Interes horretan justifikatzen da Osasun Zientzietako Doktoretza Programa.

Doktoretza Programak hiru ikerketa lerro dauzka:

  1. Biomekanika, Biologia Molekularra eta Giza Mugimenduaren Fisiologia
  2. Osasun Publikoa, Erizaintza eta Medikuntza.
  3. Ikerketa Psikologian eta Psikiatrian.

Erabatekoa da Osasun Zientzietako Doktoretza Programak Nafarroako Foru Komunitatearen ehun produktiboan duen integrazioa. Izan ere esan daiteke programa hau eusten duten irakasleek, ikertzaile elkartuek eta ikerketa taldeek sortzen dituztela prestakuntza teknologikoa eta profesionalak Nafarroako Foru Komunitatearen osasun sistema publikorako eta pribaturako.

Onarpena


Sartzeko profil gomendatua

1. lerroa: Biomekanika, Biologia Molekularra eta Giza Mugimenduaren Fisiologia

Ikerketa lerro honetan parte hartzeko gomendatzen den profila hau da: lizentziaduna edo graduatua, egina duena  master bat Osasun Zientzietako adarretako batean edo  master bat Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan. Era berean gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo baliokidea edukitzea (irakurtzeko behinik behin), eta oinarrizko ezagupenak estatistikan eta datu baseak erabiltzeko eta iturri bibliografikoak bilatzeko.

2. lerroa: Osasun Publikoa, Erizaintza eta Medikuntza.

Ikerketa lerro honetan parte hartzeko gomendatzen den profila hau da: lizentziaduna edo graduatua, egina duena  master bat Osasun Zientzietako adarretako batean. Era berean gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo baliokidea edukitzea (irakurtzeko behinik behin), eta ezagupenak estatistikari eta pakete estatistikoei buruz, ikerketarako datuen analisia egin ahal izateko, eta datu baseak erabiltzeko eta iturri bibliografikoak bilatzeko.

3. lerroa: Ikerketa Psikologian eta Psikiatrian.

Ikerketa lerro honetan parte hartzeko gomendatzen den profila hau da: lizentziaduna edo graduatua Psikologian, Medikuntzan, Psikopedagogian edo Hezkuntzaren Zientzietan, interesa duena psikologiaren eta osasun mentalaren ikerketan, oinarrizkoan nola aplikatuan. Era berean gomendagarria da ingelesez B2 mailako jakintza edo baliokidea edukitzea (irakurtzeko behinik behin), eta oinarrizko ezagupenak estatistika deskriptiboari eta inferentzialari buruz eta pakete estatistikoei buruz, ikerketarako datuen analisia egin ahal izateko.

Doktoretza Programan onartua izateko irizpideak

Aurreko betebehar horiek ziurtatu ondoren, Batzorde Akademikoak hautaketarako izangai bakoitza baloratuko du objetibotasunaren, alderdikeriarik ezaren, merezimenduaren eta gaitasunaren printzipioei jarraituz, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan:

a) Izangaiaren curriculum vitaea (azkeneko balorazioaren % 60). Horretarako hauek baloratuko ditu:

  • Graduko eta masterreko espedientea: % 40
  • Argitalpenak (doktoretza programaren gaiekin erlazioa dutenak): % 7
  • Komunikazioak kongresuetan, erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin. % 7
  • Prestakuntza ikastaroak (erlazioa dutenak doktoretza programaren gaiekin): % 3
  • Izangaiak alegatzen dituen beste merezimendu batzuk ere hartuko dira kontuan, hala nola, aurretiko esperientzia ikerketan, sariak, analisirako teknika aurreratuak menderatzea, lehiaketetarako deialdien bidez izangaiak erdietsi dituen bekak edo berak alegatzen duen beste edozein merezimendu, Batzorde Akademikoak garrantzizkotzat jotzen badu doktoretza garatzeko: % 3

b) Izangaiari doktoretzan sarbidea eman dioten ikasketen egokitasuna, bere doktoretza tesia zein ikerketa lerrotan egin nahi duen, horren arabera (azkeneko balorazioaren % 40).

Atal honetan bere interesa azaldu duen arlo espezifikoan doktoregaiak duen koherentzia eta jakintza baloratuko da, bere prestakuntza mailaren arabera. Horretarako izangaiak modua izanen du geroago esateko zein den eskatzen duen ikerketa lerroa eta zein izanen den bere tutorea edo zuzendaria.

Programan onartua izateko ikasleak gutxienez % 60 izan beharko du aurreko atalen balorazio osoan. Eskaerak gehiago baldin badira matrikularako postuak baino, lehentasuna edukiko dute balorazio onena izan duten ikasleak, kontuan hartuz, betiere, ikerketa lerro bakoitzeko ezartzen diren kupo maximoak.

Osasun Zientzietako Doktoretza Programan sartzeko izangai batek badu sarbidea
NUPen burutu baditu ikasketa hauek:

  • Unibertsitate Masterra Osasun Zientzietako Ikerketan
  • Unibertsitate Masterra Osasun Publikoan
  • Unibertsitate Masterra Erizaintzako Zainketen Kudeaketan
  • Unibertsitate Masterra Ingeniaritza Biomedikoan
  • Unibertsitate Masterra Agrobioteknologian
  • Unibertsitate Masterra Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean
  • Unibertsitate Masterra Kimika Jasangarrian
  • Unibertsitate Masterra Nekazaritzako Elikagaien Industrietako Teknologian eta Kalitatean
  • Unibertsitate Masterra Matematikako Ikerketarako Sarreran
  • Unibertsitate Masterra Modelizazio Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan
  • Eta Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batzuetan
    Osasun Zientzietako edozein espezialitaterekin erlazioa duten masterrak.

Onarpenak Osasun Zientzietako Doktoretza Programarako 2020/2021 ikasturtean2020/2021

A016/2019 erabakia

Osasun Zientzietako Doktoretza Programan onartu diren doktoregaien kopuruak gainditzen jarraitzen duenez egiaztapen memorian eta bere aldaketan ANECAk egiten duen Programaren akreditaziorako ezarria dagoen kupoa 2019/2020 ikasturterako, NADOEren Batzorde Iraunkorrak, 2019ko otsailaren 15ean egin zuen bileran, erabaki hau hartu zuen:

  • 2020/2021 ikasturterako onartzeko eskaerak 2020ko irailaren 1etik aurrera aurkeztu ahal izanen dira, eta 2020/2021 ikasturterako egutegi akademiko-administratiboan finkatuko den muga egunera arte. Onartzeko eskaerak, sartzeko betebeharrak egiaztatu ondoren, Programaren memorian azaltzen diren irizpideen arabera ordenatuko dira eta kupoa bete arte onartuko dira izangaiak.
  • Doktoretza aurreko kontratuen deialdiekin eta doktoretza industrialekin lotuak dauden onartze eskaeretan (berdin Unibertsitatearenak, Nafarroako Gobernuarenak edo administrazio zentralekoak badira) ez dute eraginik izanen epe horiek.

 

 

Prestakuntzarako jarduerak


Prestakuntzarako jarduerak

Enbor komunean eskatzen zaizkien betebeharretatik harago, doktoretzako ikasleek 100 prestakuntza tematikoko ordu egin beharko dituzte eta zeharkako prestakuntzako 30 ordu.

Prestakuntza tematikoa (PT)

Tesiaren arloan sakontzeko da. Doktoretza tesia egiteko interesgarriak diren jarduera batzuk (mintegiak, kongresuak...) proposatuko dizkiete doktoregaiek beren zuzendariei. 

Zeharkako prestakuntza (ZP)

Tesiaren alorretik harago doazen eta testuinguru zabalago batean aplikatzen diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak hartzeko da.

Tipologia eta ordu kontaketa

Prestakuntzako jarduerak egiten badira, tipologia jakin bateko edo batzuetako orduak aitortuko dira horregatik. Aitorpen hori prestakuntzarako jarduerei buruzko “Bateratze dokumentua” dauka erreferentziatzat eta hemen dago kontsultatzeko:

Bateratze dokumentua

Jardueren eskaintza

Hona hemen eskura dauden prestakuntzarako jardueren eskaintza:

Zeharkako Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza NADOE

Ikerketa Institutuen Prestakuntzarako Jardueren Eskaintza

Horrez gain, NUPeko Liburutegi Zerbitzuak beste prestakuntza jarduera batzuk eskaintzen ditu. “Bibliopartikulak” izena dute eta bibliografia eta erreferentziak bilatzeko oinarri sendo bat ezartzea da asmoa.

Bibliopartikulak eskaintza

NADOEk eginen du eskaintza horren zabalkundea, bai eta sortuko diren beste jarduera interesgarri batzuen zabalkundea ere, jarduera horien egunak zehazten joan ahala.

Prestakuntzarako jarduera guztiak, tematikoak eta zeharkakoak, hemen argitaratuko dira:

Ohar taula

NADOEren agenda

 

 

Irakasleak, ikerketa lerroak eta proiektuak


IKERKETAREN LERROAK

Ikusi hemen Doktoretza Programako ikerketaren lerroak.

PROGRAMA HONETAN PARTE HARTZEN DUTEN NUPeko IRAKASLEAK

Hona hemen zein diren Doktoretzako Programan parte hartzen duten NUPeko irakasleak eta zein d(ir)en bakoitzaren ikerketa lerroa(k). Ikusi hemen.

DOKTORETZA PROGRAMAKO IRAKASLEEN PRODUKZIO ZIENTIFIKOA

Jarraian duzue programan dagoen irakasle bakoitzaren CVa eta bakoitzaren produkzio zientifikoaren atarira sartzeko esteka (*). Ikusi hemen.

(*) Zer da Produkzio Zientifikorako Ataria? NUPeko Produkzio Zientifikorako Atarian eduki hauek daude: ikerketa proiektuak, argitalpenak, kongresuak, zuzendu diren tesiak eta ikertzaileen bestea jarduera batzuk, bai irakaskuntzakoak bai ikerkuntzakoak.

Doktoretzako ikasleentzako laguntza eta jarraipena


Laguntza eta jarraipena

NUPek laguntza ematen die ikasleei zerbitzu jakin batzuen bidez. Horien artean, hauek nabarmentzen dira:

Programaren emaitzak


Defendatu diren tesiak

Doktoretza tesi horiek guztiak NUPen erakunde biltegian daude erabilgarri.

"Osasun Zientziak" Doktoretza Programaren barnean irakurri diren tesi guztiak esteka honetan daude ikusgai.

Tesien ondoriozko ekarpen zientifikoak

2017/2018

Ikus ezazu esteka honetan:

2018/2019

Ikus ezazu esteka honetan:

Doktoretza programaren kalitatea eta sinestamenduak


Doktoretza Programaren memoria


Erregistroa eta argitalpen ofizialak


Egiaztapena, Jarraipena eta Akreditazioa

Ondorioak noiztik

Ebaluazioa

Txostena

2013/09/26

Egiaztapena

Egiaztatzeko txostena

2018/03/28

Jarraipena

1 zenbakidun jarraipen txostena

2018/11/06

Aldaketa

1 zenbakidun aldaketa txostena

2019/10/15

Akreditazioa

Akreditazioa berritzeko txostena


Kalitatea bermatzeko sistema

Esteka honen bidez ikusten den edukian dago deskribatua doktoretza programa honen Kalitatea Bermatzeko Barneko Sistema (KBBS).

Esteka honen bidez daude ikusgai sistema honen funtzionamenduari buruzko datuak, ebaluazio txostenak eta hobetzeko planak.

 

Erabilgarri dauden doktoretza programaren adierazleak (SIIU)

Sarbidearen, matrikularen eta emaitzen adierazleak.

Unibertsitatearen oinarrizko datuak

 

Doktoretza programetako KBBS arduradunak

NADOEren Zuzendaritza Batzordea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan doktoretza programen kalitateaz arduratzen den egitura.