Ikasleak CEINeko egoitzan. Lehen lerroan, Lucía Nieto (1.a ezkerretik), Ignacio Matías (3.a eskuinetik.) eta, alboan, María Sanz de Galdeano eta Emilio Huerta. Horren atzean, Fernando Baztán.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUPeko) Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko hemeretzi ikaslek bost enpresa proiektu diseinatu dituzte Enpresak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiak (LUCE), garatutako programa bati esker, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren bidez (CEIN).
NUPeko programa honen bidez, parte-hartzaileek metodologia edukiak jasotzen dituzte “learning by doing” (eginez ikasi) metodologian oinarritutako ekintzailetza proiektu bat abian jartzeko jakin beharrekoei buruz. Hala, ikasleek egiazko proiektu bat abian jartzeko erronkari aurre egiten diote, CEINeko profesional taldearen laguntzarekin. Programaren barruan daude prestakuntza eta lan saioak ikasgelan, proiektuaren inplementazioa eta haren aurkezpena. Hori guztia, bi irakasgaitan. Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterraren kasuan, IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) Proiektuen Zuzendaritza eta Kudeaketari buruzko da. Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko bi irakasle hauek ematen dute irakasgaia: Ignacio Matías Maestro katedradunak eta Francisco Falcone Lanasek. Eta Gradu Bikoitzean, Zuzendaritza Estrategikoari buruzkoa da irakasgaia, eta Emilio Huerta Arribas, Enpresen Kudeaketa Saileko katedraduna izango da irakaslea.
Epaimahai batek ebaluatu ditu proiektuak
Masterreko ikasleak bost taldetan antolatuta daude, eta CEINen egoitzan aurkeztu dituzte beren proiektuak epaimahai baten aurrean. Epaimahaikideak hauek dira: Ignacio Matías eta Francisco Falcone irakasleak, zeinak lehen aipatu baititugu, eta Fernando Baztán Valencia eta Lucía Nieto Sádaba, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroko teknikariak, eta María Sanz de Galdeano Arocena, haien koordinatzailea, zeina proiektuaren arduraduna baita.
NUPeko ikasleek diseinatutako bost proiektuak hauek dira: BreakIT (burtsako datuak denbora errealean lor ditzakeen broker automatiko bat sortzeko proiektua, inbertitzeko momentu onena zein den erabakiko duena); Green Blades (aerosorgailuen palak ikuskatzeko sistemak diseinatzea, nola ekoizpen fasean hala mantenu lanetarako ere); Sensabit (odoleko biomarkatzaileetan oinarritutako gailu baten garapena, istripu zerebrobaskularren edo iktusen diagnostikoa egiteko); Smarth Clothes (kirolarientzako kamiseta termikoetan teknologia ezartzea, hala nola jarduera fisikoa neurtuko duten sentsoreak) eta 3D Body Model (maniki birtual bat sortzea arropa denden erabiltzaileek arropa on-line probatzeko aukera izan dezaten).
Ikasle parte-hartzaileak
Ikasle hauek parte hartzen dute ekimenean: Carlos Biurrun Quel, Javier Beloso Legarra, Eduardo Berrueta Irigoyen, Rubén Caballero Nagore, Adrián Eciolaza Ferrando, Iker Ena Paredes, Luis Garijo Gutiérrez, Iker Gómez López, Koldo Iribarren Azcárate, Irati Jáuregui López, Cristian Martínez de Morentin Suescun, Iñaki Martín Onís, Íñigo Olcoz Martínez eta Noé San Fabián García (guztiak, Telekomunikazio Ingeniaritza Masterrekoak) eta Ana Biurrun Pérez, Unai Donamaría Indacoechea, Víctor Guzmán Pardo, Íñigo Hernández Sola eta Jone Pozueta García (guztiak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzekoak).
Programa hau CEINek, LUCEren bidez, NUPen egiten dituen jardueren barruan dago Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzari esker, eta bere helburua da sustatzea ekintzailetza, proiektuen antzematea eta enpresa berrien abiatzea, ikasleen, tituludun berrien, ikertzaileen eta irakasleen artean.
LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatzea eta enpresak sortzea bultzatu nahi duena. CEINek ematen du LUCEk eskaintzen duen zerbitzua, enpresa proiektuei aholkularitza emanez, eta horretaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, eta ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak eginez. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) laguntzarekin.