Joan eduki nagusira

zoom Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko ikasleak (eskaileretan) argazkia ateratzeko jarrita CEINen egoitzan. Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera, Francisco Falcone Lanas eta Ignacio Matías Maestro irakasleak eta Lucía Nieto Sádaba eta Fernando Baztán Valencia CEINeko teknikariak.

Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko ikasleak (eskaileretan) argazkia ateratzeko jarrita CEINen egoitzan. Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera, Francisco Falcone Lanas eta Ignacio Matías Maestro irakasleak eta Lucía Nieto Sádaba eta Fernando Baztán Valencia CEINeko teknikariak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUPeko) Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko hamahiru ikaslek lau enpresa proiektu diseinatu dituzte  Enpresak Sortzeko Unibertsitateko Laborategiak (LUCE), garatutako programa bati esker, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren bidez (CEIN).

NUPeko programa honen bidez, parte-hartzaileek metodologia-edukiak jasotzen dituzte “learning by doing” (eginez ikasi) metodologian oinarritutako ekintzailetza proiektu bat abian jartzeko jakin beharrekoei buruz. Hala, ikasleek egiazko proiektu bat abian jartzeko erronkari aurre egiten diote, CEINeko profesional taldearen laguntzarekin. Programaren barruan daude prestakuntza eta lan saioak ikasgelan, proiektuaren inplementazioa eta haren aurkezpena. Hor guztia, IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) Proiektuen Zuzendaritza eta Kudeaketa irakasgaiaren barruan. Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko bi irakasle hauek ematen dute irakasgaia: Ignacio Matías Maestro katedraduna eta Francisco Falcone Lanas.

Epaimahai batek ebaluatutako proiektuak

Masterreko ikasleak lau taldetan antolatuta daude, eta CEINen egoitzan aurkeztu dituzte beren proiektuak epaimahai baten aurrean.  Epaimahaikideak hauek dira: Ignacio Matías eta Francisco Falcone irakasleak, zeinak lehen aipatu baititugu, eta Fernando Baztán Valencia eta Lucía Nieto Sádaba, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroko teknikariak.

NUPeko ikasleek diseinatutako lau proiektuak hauek dira: Au Real + Solutions (errealitate handiagotua hezkuntza proiektuetan aplikatzea ikasleek hobeki uler ditzaten irakatsitako edukiak), Connecsa (kirolariei zuzendutako txip baten garapena. Txipak kirolarien segurtasuna hobetzen du, beraiek non dauden jakitea eta beste pertsona batzuekin konektatzea ahalbidetzen baitu), Displaytec ( Head-Up Display-HUD sistema duen suhiltzaileentzako kasko baten diseinua, ikusgaitasun gutxiko egoeretan ikustea eta irudiak bidaltzea ahalbidetzen duena) eta Navarra Cultivos Tecnológicos (teknologia nekazaritzan erabiltzen hastea lehen produktu honekin: laborantza lanetarako makinetan harriak detektatzeko jartzen den sistema bat).

Ikasle parte-hartzaileak

Ikasle hauek parte hartzen dute ekimenean: María Andrés Alonso, Álvaro Cordón Erro, Aitor Esquíroz Olcoz, Alicia Fernández Lezáun, Diego Gastón Beraza, Marina Gil Huarte, Mikel Goñi Esparza, Amaia Iturri Torrens, Maite Martincorena Arraiza, Luis Miranda Santafé, Eva Sánchez Barrionuevo, Itziar Úzqueda Esteban eta Daniel Valcázar Berdofe.

CEINek, LUCEren bidez, ekintzailetza, proiektuak aurkitzeko eta ikasle, tituludun, ikertzaile eta irakasleek enpresa berriak sortzeko, NUPen egiten dituen jardueren barruan dago programa hau.

LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatu eta enpresak sortzea bultzatu nahi dituena. CEIN LUCEk eskaintzen duen zerbitzua gauzatzen duena da, Enpresa proiektuei aholkularitza emanez, eta horretaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, eta ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak eginez. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Nafarroako Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) laguntzarekin.