

Stephanie Mutsaerts Hermans ingeleseko irakaslea, eskola ematen NUPeko Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegian.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak gaur, abuztuaren 22an, matrikula egiteko epea zabaldu du, heldu den 2016-2017 ikasturterako. Ikasturtea irailaren 12an hasiko da eta datorren urteko maiatzaren 26an bukatuko da. Matrikula egiteko epea irailaren 9an, ostiralean, amaituko da. Webgune honen bidez egin behar da matrikula: Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia.
Ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera ikasteko ikastaroak eskaintzen dira. Gainera, Unibertsitateak hainbat lantegi eta ikastaro dauzka azterketa ofizialak prestatzeko.
Ikastaroen tipologia egokitu egiten da unibertsitateko komunitatean dauden taldeen hizkuntza-prestakuntzaren beharretara. Ikastaroak prestatzean asmoa izan da bakoitzaren neurri, behar eta mailara egokitzea hizkuntza ikasketa. Metodoek ere komunikatzeko eta parte hartzeko erraztasuna ematen dute, eta, azken batean, hizkuntza gaitasunean benetan aurrera egiteko.
Ikastaroak denontzat
Ikastaroak denentzat dira: bai Unibertsitate komunitateko kideentzat (graduko edo graduondoko ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak), bai NUPeko tituludunentzat, bai eta Unibertsitatekoak ez direnentzat ere. Unibertsitateko adiskide eta ikasle ohientzat den A3U Programan izena emana duten kideek deskontu bereziak dauzkate ikastaro hauetarako.
Hizkuntza bat ikasi nahi eta ikastegian sartu berri direnek, eta aldez aurretiko ezagutzak dituztenek, beren maila egiaztatu beharko dute egiaztapen ofizial baten bidez, edo bestela proba bat egin beharko dute Ikastegian (Arrosadiko campuseko Sario eraikina, Iruñea). Proba hau egitea doakoa da, aldez aurretik izena emanda, eta astelehenetik ostiralera egiten da, 9:00etatik 13:00etara, abuztuan, eta 9:00etatik 17:30era, irailean.
Ikastaro hauei buruzko argibide guztiak kontsultatzeko daude Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia webgunean; 948 16 97 91 telefono zenbakira deitu; edo mezu bat igorri helbide elektroniko honetara: centro.idiomas@unavarra.es.