• ES
  • EU
  • EN


Nola matrikulatu


2017-2018 IKASTURTE AKADEMIKOA

2017-2018 ikasturteko matrikula-egutegia: urteko ikastaroa

Urteko matrikula: IREKITA.

Bigarren seihilekorako matrikula: 2018ko urtarrilaren 15etik aurrera.

Nola matrikulatu:

Matrikula online egiteko gida (pdf)

2017-2018 ikasturterako matrikula honako esteka honen bitartez egin behar da:

honako urrats hauei jarraituz:

1º Weberako sarbidea:

  •  Ikasle erregistratuak:
    • Nortasun Agiri bateko zenbakia eta pasahitza sartu behar dira. Datu hauek sartuta, "Iniciar sesión" ikonoa klikatu behar da. Pasahitza ez bada ezagutzen, "He olvidado mi contraseña" klikatu behar da, eta sistemak posta elektroniko bat bidaliko du, pasahitza birsortzeko jarraibideekin.
  • Erregistratu gabeko ikasleak:
    • Erabiltzaile-profila sortu behar dute, "Quiero registrarme" klikatuz. Gero beren nortasun agiriko zenbakia sartu eta "Validar" klikatu behar dute.

2º Datu pertsonalen pantaila:

  • Erabiltzaile guztiek beren datu pertsonalak sartu behar dituzte, edo baieztatu sisteman jadanik agertzen badira.

3º Matrikulatzeko pantaila:

  • Matrikulatu nahi den hizkuntza hautatu:
    • "Matrícula curso académico" edo "Matrícula exámenes oficiales" hauta daiteke.
    • 2017-2018 ikasturteko matrikularako, interesdunak matrikulatu nahi duen hizkuntza hautatu behar du.
  • Mailakatzeko pantaila: ikasleak maila erregistraturik ez badauka, sistemak aukera batzuk emanen dizkio:
    • "No tengo conocimientos previos": hemen klikatuz, sistemak hizkuntza horretan dauden hasierako mailako ikastaro guztiak erakutsiko dizkio.
    • "Tengo conocimientos justificados por título oficial vigente": hemen klikatuz, sistemak Hizkuntzen Goi-Mailako Ikastegiak onartzen dituen agiri ofizial guztiak erakutsiko ditu, mailaka antolaturik interesdunak dagokiona hauta dezan. Gero, esploratzeko eta ziurtagiria igotzeko botoiak agertuko dira. Ziurtagiriek 5 urteko indarraldia daukate.
    • "Tengo conocimientos y requiero hacer prueba de nivel": hemen klikatuz, sistemak mailakatze-proban matrikula egiteko pantailara eramanen du. Nahitanahiezkoa da mailakatze-proban matrikula egitea, gero proba egin ahal izateko.

4º Aldez aurretik emandako mailan matrikulatzeko pantaila:

  • Ikaslearen maila erregistratu eta gero, sistemak maila horretako ikaspostu libreak dauzkaten ikastaroak erakutsiko dizkio, nahiago duen taldea hauta dezan.

5º Matrikulatutako ikastaroa ordaintzeko pantaila:

  • Hautatutako ikastaroa ordainduko beharko du, txartela baten datuak sartuz eta ordainketa baieztatuz.

6º Posta elektronikoaren jasotzea:

  • Behin ordainketa egin eta gero, interesdunak dagokion ikastaroaren matrikula-baieztapena posta elektronikoz jasoko du.

A3U Programa: Adiskide eta Ikasle Ohiak

2017-2018 EDIZIOA

INDARRALDIA: 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra arte.

IZEN EMATEA: web esteka bitartez.