Parte hartu duten ikasleak, NUPeko irakasleekin eta CEINeko teknikariekin batera, azken erakunde honen egoitzan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enpresen Zuzendaritza eta Industria Ingeniaritza masterretako 26 ikaslek bost enpresa proiektu diseinatu dituzte NUP Ekintzailetza programari esker. Enpresak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak (LUCE) garatu du programa, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren bidez (CEIN).
NUP Ekintzailetza programaren bidez, parte hartzaileek eduki metodologikoak jasotzen dituzte ekintzailetza proiektu bati aurre egiteko moduari buruz, “learning by doing” (egiten ikastea) metodologia oinarri hartuta. Honela, ikasleek egiazko proiektu bat martxan jartzeko erronkari aurre egiten diote, CEINeko profesionalen taldearen laguntzari esker. Programa honen barruan ikasgelako prestakuntza eta lan-saioak, proiektuaren inplementazioa eta proiektuaren aurkezpena sartzen dira.
Epaimahai batek ebaluatzen dituen proiektuak
Masterreko ikasleek, bost taldetan antolaturik, beren proiektuak aurkeztu dituzte CEINeko egoitzan, epaimahai baten aurrean. Epaimahaiko kideak Unibertsitateko bi kide (Sandra Cavero Brújula Enpresen Zuzendaritzako Masterraren zuzendaritza estrategikoaren arduraduna; eta Emilio Huerta Arribas, Enpresen Kudeaketa Saileko katedraduna eta Lidergo, Estrategia eta Enpresa Katedrako zuzendaria); eta CEINeko bi teknikari (Fernando Baztán Valencia eta Lucía Nieto Sádaba) izan dira.
Hauek izan dira NUPeko ikasleek diseinatu dituzten bost proiektuak: Industria Segurtasuneko Oinetakoak (industriarako eta eraikuntzarako industria segurtasuneko oinetakoak saltzeko eta zabaltzeko negozioa), Eskola partikularrak (ikasleak eta irakasleak elkarrekin harremanetan jartzeko plataforma birtuala, euren arteko eskola partikularrak antolatzeko), CyclistGuard (bizikletarako gailua, maiztasun handiko radar baten bidez istripu-arriskua gutxiagotzen duena), Vending makina automatikoak (konbinatu erako edari alkoholikoak ematen dituen makina automatikoak sortzeko enpresa bat, diskoteketarako eta ekitaldien antolatzaileentzako) eta TickApp (gailu mugikorrentzako aplikazio bat, garraio publikoa ordaintzeko balio duena eta garraio-kudeatzaileei zuzendua).
Parte hartu duten ikasleak
Hauek dira ekimenean parte hartu duten ikasleak: Isabel Alútiz Calvo, Maialen Anaut Lusar, Álvaro Bazal Chacón, Yeraldine Camacho Pauta, Carlos Castañeda Terrones, Erika Cerón Llive, Carlos Elcano Flamarique, Paulino Ferrel León, Augusto Figari Brandon, Natalia García Morales, Ramiro Marín Sesma, Kathia Martínez Andrade, Lisandro Montero Ruiz, Kharen Pintado Agila, Patxi Rodríguez Lorenzo, Karina Vega Zevallos eta Marcos Vásquez Durán (hauek denak Enpresen Zuzendaritzako masterrekoak); eta Pablo Ferraz González, Pablo Ferro Laspidea, Iñaki Itoiz Aristu, Álvaro Marcaida García, Ana Montes Villarroya, Sandra Pascual Retuerta, Juana Romero Aguinaga, Jaime Sainz Goñi eta Daniel Sánchez Liso (Industria Ingeniaritzaren Masterreko ikasleak).
Programa hau CEINek, LUCEren bidez, Unibertsitatean egiten dituen jardueretako bat da, ikasleen, egresatu berrien, ikertzaileen eta irakasleen ekintzailetza sustatu, proiektuak atzeman eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko.
LUCE Unibertsitate osoarentzako zerbitzu bat da, ekintzailetza sustatu eta enpresak sortzea bultzatu nahi dituena. CEIN da LUCEk eskaintzen duen zerbitzua gauzatzen duena, Enpresa proiektuei aholkularitza emanez, eta horretaz gainera, ikasgelan ekintzailetzari lotutako jarduerak eta lantegiak, eta ekintzaileen bisitaldiak eta jardunaldiak eginez. LUCE 2006. urtean jarri zen abian, CEINen, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) arteko lankidetzari esker. Nafarroako Gobernuak finantzatzen du.