Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak zabalik dauka matrikula egiteko epea irailaren 4ra arte, ostirala, heldu den 2015-2016 ikasturterako. Ikasturtea irailaren 14an hasiko da eta datorren urteko ekainaren 9an bukatuko da. Matrikula egiteko aukera dago Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiaren webgunearen bidez.

Ingelesa, frantsesa, alemana eta atzerritarrentzako espainiera hizkuntzak ikasteko ikastaroak eskaintzen dira. Gainera, Unibertsitatean azterketa ofizialak prestatzeko lantegiak ere  ematen dira.

Ikastaroen tipologia egokitu egiten da unibertsitateko komunitatean dauden taldeen hizkuntza-prestakuntza beharretara. Ikastaroen diseinuak aukera eman nahi du bakoitzak bere neurri, behar eta mailara egokiturik hizkuntza ikasteko, eta metodoek komunikazioa eta parte hartzea errazten dute, eta, azken batean, hizkuntza gaitasunean benetan aurrera egitea.

Ikastaroak denontzat

Unibertsitate komunitateko kideek (graduko edo graduondoko ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek), NUPeko tituludunek eta Unibertsitatekoak ez diren pertsonek ikas dezakete Ikastegian. Unibertsitateko adiskide eta ikasle ohientzat den A3U Programan izena emana duten kideek deskontu bereziak dauzkate ikastaro hauetarako.

Hizkuntza bat ikasi nahi duten eta ikastegian sartu berri direnek, eta aldez aurretiko ezagutzak dituztenek, beren maila egiaztatu beharko dute egiaztapen ofizial baten bidez, edo bestela proba bat egin beharko dute Ikastegian (Arrosadiko campuseko Sario eraikina, Iruñea). Proba horiek astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara egiten dira, hamar euro ordaindu behar dira, eta hizkuntza horretako ikastaro batean matrikulatzen direnei itzuli egingo zaie proba egiteko ordaindu duten dirua.

Ikastaro hauei buruzko argibide guztiak kontsultatzeko daude Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegia webgunean; 948 16 97 91 telefono zenbakira deitu; edo mezu bat igorri helbide elektroniko honetara: centro.idiomas@unavarra.es.