Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Vors Control

Vors Control

Telefonoa: +34 601 536 635
Helbide elektronikoa: contacto@vorscontrol.com

Kontrol-ingeniaritza ingeniaritzaren zeharkako adar bat da, sistema dinamikoen diseinuaz, analisiaz eta optimizazioaz arduratzen dena haien portaera kontrolatzeko helburuarekin, sistema dinamikoek errendimendu irizpide eta zehaztapen jakin batzuk bete ditzaten. Sistema dinamikoak denborarekin eboluzionatzen duten sistemak dira, eta sektore eta aplikazio ugaritan aurki daitezke, hala nola hauetan: auto baten gurutzaldi-kontrolak; aerosorgailu baten potentziaren kontrola; erreaktore kimikoen kontrola; eta zubi, eraikin eta garabien egituren kontrola.

VORS CONTROL Technology enpresak kontrol aurreratuko ingeniaritzako soluzioak garatu eta eskaintzen dizkie sistema edo prozesu dinamikoekin loturiko arazo industrial guztiei. VORS taldeak ezagutza zabala du kontrol aurreratuaren eta hark industriaren arloan duen potentziari dagokionez, eta horrek aukera ematen du diseinuan laguntzeko software tresnak sortzeko, baita partner industrialak dituzten produktuak kodiseinatzeko edo arazo espezifikoentzako soluzioak sortzeko ere.

VORSek proposatutako soluzioen abantailei esker, sistema eta prozesu dinamikoak optimizatzen dira ekoizpena handituz, segurtasuna eta erosotasuna hobetuz, efizientzia handituz eta egiturazko nekea murriztuz; azken horrek materiala murriztea edo iraunaldia luzatzea dakar. Aplikazioaren arabera, onura batzuk edo besteak lehenesten dira, eta, horretarako, kontrol aurreratuko teknikak erabiltzen dira, betiere bezeroaren negozio kasua hobetzeko helburuarekin.