Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ekintzailetza

Hasiera > Ekintzailetza > Prestakuntza eta ekitaldiak

Prestakuntza eta ekitaldiak

NUPek ekintzailetzaren inguruan antolatzen dituen prestakuntza-jarduerei (erregularrak zein noizbehinkakoak) eta ekitaldiei buruzko informazioa aurkituko duzu hemen. 

Enpresen sorrerarako irakasgaiak

Ikasketa-planetan egiaztatzen ahal da zer eskaintza espezifiko dagoen titulazio bakoitzean. Hona hemen adibide batzuk:

Titulazio ofizialeko ikasketekin batera, ikasleek zeharkako gaitasunei buruzko ikastaroak egiten ahal dituzte, eta horietako batzuek ekintzailetzarako gaikuntza ere badute.

Ekintzailetzako ikasketa amaierako lanak

NUPeko Berrikuntzaren eragilearen lehen edizioa 2024ko urtarrilean izan zen. Prestakuntza jarraituaren esparruko ekimen bat da, eta edozein jakintza-arlotako eta ikasketa-mailatako ikasleei zuzentzen zaie (gradua, masterra edo doktoretza). Prestakuntza lauhileko batean eskaintzen da, eta ikasleak lotzen ditu benetako arazoak berrikuntza-prozesuen bidez konpontzeko metodologiekin. Diziplinarteko taldeetan lan egiten da, eta aurrerapenak ebaluazio-panel baten aurrean aurkezten dira. Programa gaindituz gero NUPeko titulu berekien ziurtagiri bat lortzen da.

Berrikuntzaren eragile

Explorer programa

NUPek Explorer nazioarteko ekintzailetza-programan parte hartzen du. Programak hamarkada bat baino gehiago darama indarrean, eta hamabi asteko "online" prestakuntza eskaintzen die zenbait herrialdetako parte-hartzaileei beren negozio-ideiak garatu eta proiektu berritzaile bihurtzeko.

TEAMIT+ proiektua

Europar Batasunak Erasmus+ programaren bidez finantzatutako prestakuntza-programa bat da TEAMIT+, eta 18 eta 30 urte bitarteko pertsonen ekintzailetza sustatzen du “sortuz ikasi” ikuspegiaren bidez.

Enpresa Esperientzietako Mintegia

Berrikuntzako eta Enpresa Esperientzietako Mintegia unibertsitarioen eta zenbait sektoretako ekintzaileen eta enpresaburuen arteko topagunea da, ikasleen espiritu ekintzaile eta berritzailea sustatzeko.

Enplegurako eta Ekintzailetzarako Topaketa

Enplegurako eta Ekintzailetzarako NUPeko Topaketak urtero biltzen ditu, urrian, talentu bila dabiltzan erakundeak eta lan aukeren bila eta beren enplegagarritasuna hobetu nahian dabiltzan gazteak.