Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ekintzailetza

Hasiera > Ekintzailetza > Enpresak Sortzeko Laborategia (LUCE)

Enpresak Sortzeko Laborategia (LUCE)

ZER DA LUCE?

Kontsultatu hemen jarduerak.

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategia (LUCE) enpresa berritzaileak sorrera bultzatzeko zerbitzua da, eta unibertsitateko kide guztiek erabil dezakete, hau da, ikasleek, irakasleek, ikerketa-taldeek eta langileek.

Ikasleengan berrikuntzarako jarrerak eta ekiteko gaitasuna indartzeko eta sustatzeko sortu zen, eta enpresa berritzaileak eratzera bideratutako jarduera guztiak elkartzeko eta sustatzeko.

Laborategiaren sortzaileek konpromisoa hartu zuten Unibertsitateko komunitateko kideei transmititzeko zenbateraino den garrantzitsua espiritu ekintzailea pertsonentzat, erakundeentzat eta enpresentzat.

Gainera, Unibertsitateak ahaleginak egiten ditu lidergoa har dezan bultzatzeko, enpresak sortzeko programetan parte hartuz eta berrikuntzaren eta enpresen sorreraren aldeko jarrera positiboak indartuz.

2006an hasi zen martxan, Nafarroako Berrikuntza eta Enpresen Europar Zentroaren (CEIN), NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Nafarroako Enpresaburu Gazteen Elkartearen (AJE) laguntzaz.

HELBURUAK

Unibertsitateko komunitateko kideen espiritu ekintzailea bultzatzea eta zabaltzea, eta hazteko ahalmen handia duten enpresa berritzaileen sorrera sustatzea.

HARREMANETARAKO

NUP+
Ikasgelategia. Atalondo nagusia.
Telefonoak: 948 166176 (NUP) eta 848 426001 / 848 426 337 (CEIN)
Helbide elektronikoa: luce@unavarra.es

Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 169000
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua