Hasiera > Ekintzailetza > Ekintzailetza aztertzeko nazioarteko proiektuak
NUPeko ikerketa Institutuek zenbait jakintza-arlotan biltzen dituzte ikertzaileak, eta jakintza-arlo horiek zenbait ikerketa-lerrotan banatzen dira. Horietako batzuetan ekintzailetza ikertzeko eta aztertzeko lanak egiten dira. Horrez gain, NUPek ekintzailetza aztertzeko zenbait proiektutan hartzen du parte:
GEMen helburua da gizabanakoen jarduera ekintzailea, jarrerak eta nahiak neurtzea. Inkesten bidez datuak sortzen ditu prozesu ekintzailea deskribatzen duten adierazleak lortzeko, eta horiekin urteko txostenak egiten ditu. NUPek aspalditik laguntzen du proiektu honetan, eta Nafarroarako txostenak egiten ere parte hartzen du.
Proiektu honen helburua da unibertsitateko ikasleei ekintzailetzaren ikuspegi berritzailea eskaintzea, bai bere alderdi akademikoetan, bai bere aplikazio praktikoetan. NUP GUESSS proiektuan hasi zen 2021eko datuak biltzeko, eta behar zen txostena ere egin zuen.
Europar Batasunak Erasmus+ programaren bidez finantzatutako prestakuntza-programa bat da TEAMIT+, eta 18 eta 30 urte bitarteko pertsonen ekintzailetza sustatzen du “sortuz ikasi” ikuspegiaren bidez. Programa horren barrenean, azterketa hauek egin dira: