Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ekintzailetza

Hasiera > Ekintzailetza > NUP eta ekintzailetza

NUP eta ekintzailetza

NUPek ekintzailetzaren aldeko kulturaren aldeko apustua egiten du bere komunitatea inspiratzeko, eta, horrenbestez, hark talentua proiektu berritzaileetara bidera dezan. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren ekosistemako hainbat eragilerekin lankidetzan, NUPek ekintzailetzarako prestakuntza- eta laguntza-ekintzen katalogo zabala eskaintzen du.

Ekintzailetzako jardueren artean aipatzekoak dira:

  • Irakasgai, ikastaro eta lantegien eskaintza zenbait titulaziotarako
  • Ekintzailetzako eta berrikuntzako programen garapena
  • Enpresa-berrikuntzako mintegien eta negozio-ideien lehiaketen antolaketa
  • Proiektu ekintzaileen garapenerako orientazioa
  • Inkubazio-zerbitzuak enpresa-proiektuen sorrera bultzatzeko

Horretarako, Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzak unibertsitateko Ikerketa Zerbitzuarekin batera kanpoko eragileekin lankidetzan jarduten du, hala nola CEIN, SODENA, Nafarroako Gobernua eta Nafarroako ekonomiaren sektore adierazgarrienetako enpresak. Ekintzailetzako ekosistema horretakoak diren erakunde hibridoak ere badaude, hala nola LUCE eta Ekintzaileen Kluba.