Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Genbioma

Genbioma Aplicaciones

GenbiomaTfno: 633 379 723
Helbide elektronikoa info@genbioma.com

  • Sortze urtea: 2019.
  • Jarduera nagusia: Probiotikoen bioteknologia, metabolismo gluzemikoa erregulatzekoa
  • Spin-off izendatu zen urtea: 2022
  • Webgunea: www.genbioma.com
  • Bideoa

Genbioma Aplicaciones SL enpresa bioteknologiko bat da, eta nazioarteko merkatura dago bideratua. Probiotikoen eta postbiotikoen garapen industriala du ardatz, hesteetako mikrobiota modulatzeko duten gaitasunari esker, pertsona diabetikoen gluzemia erregulatzen laguntzen baitute.

2019ko ekainean sortua, NUPeko oinarri teknologikoko spin-off enpresa bat da (OTE), eta Nafarroako bi unibertsitateak hartzen ditu barne. Genbiomako eta Foru Komunitateko bi unibertsitateetako (NUP eta UNAV) talde zientifikoei esker, startup hau erreferente bat da Bioteknologiaren esparruan (Probiota Pioneers 2022), hain zuzen pertsona diabetikoen mikrobiotaren eta metabolismo gluzidikoa erregulatzeko jarduketa-mekanismoen ikerketan. Eragin handiko aldizkarietan eta nazioarteko kongresuetan egindako argitalpen zientifikoek agerian uzten dute sortu duen bikaintasuna hesteetako mikrobiotaren gainean jarduteko mekanismoari eta gluzemiaren erregulazioari dagokienez.

Gainera, Genbiomak Kanpoko Kontseilu Aholkulari bat du, sektore hauetako kide industrial estrategikoez osatua: farmazia-sektorea (CINFAren hasierako laguntza), mikrobiota eta probiotikoak (Sandwalk Bioventures SL), animalien osasunerako probiotiko eta postbiotikoak (Pentabiol SL) eta finantza-sektorea (Clave).

Enpresak nazioarteko patentez babestutako aldaeren bilduma propioa du; seguruak dira elikadura-osagai gisa, eta (pA1c® eta pA1cHI) moduan daude erregistratuta. Era berean, (Reglubetic®) nutrizio osagarriak ere baditu, gluzemia erregulatzeko gai direnak, modu bereizian populazio diabetikoan eta prebentzio moduan prediabetesaren hasierako estadioetan.

Genbiomak ekarpen berezia egiten dio merkatuaren nazioarteko eskaintzari; izan ere, berrikuntza gisa, probiotikoak (bizirik dauden aldaerak) eta postbiotikoak (bizirik ez dauden aldaerak) garatu dituzte alterazio metaboliko gluzemikoak dituzten pertsonen odoleko azukrea erregulatzeko (diabetesa, prediabetesa, haurdunaldiko diabetesa).

Equipo que conforma la spin-off Genbioma Aplicaciones