Hasiera > Ekintzailetza > Spin-off > Neuraptic AI
Tel.: 919 930 084 / 607 345 312
Helbide elektronikoa: contact@neuraptic.ai
Informazio gehiago:
Neuraptic AI gizakien eta makinen gaitasunak adimen artifizialaren bidez fusionatu eta gizakien bizitza hobetzeko sortu zen. Software produktuak ikertzen eta garatzen dituzte hiperkontestua sortzeko, eta bertan, informazio sentsoriala hizkuntza naturalarekin eta egituratutako datu baseekin fusionatzen da, ingurunearen superkontzientzia eraikitzeko.
Haren produktua, ENAIA, harpidetzetan oinarritutako plataforma bat da, ikasketa automatikoa egiten du, eta aukera ematen die bezeroei beren adimen artifiziala diseinatzeko, entrenatzeko, eta mantentzeko, datuak kargatze hutsarekin. ENAIAk beste plataformen aldean duen berezitasuna da zeregin bakoitzeko adimen artifizial espezifiko multimodal bat entrenatzen ahal duela.
ENAIAri esker, bezeroek adimen artifizialari zeregin espezifikoak egiten irakasten ahal diote, edozein dela ere sarrera- eta irteera-datu mota, izan datu-basea, irudia, dokumentua edo horien arteko konbinazioa: ENAIAk adimen artifizial multimodal bat entrenatuko du, eta hark era bateratuan tratatuko du informazio guztia.
Enpresa hamaika laguneko lantaldeak osatzen du, eta kide bakoitzak ezinbesteko papera du bertan. Neuraptic AI enpresan dibertsitatean sinesten dute, eta uste dute izaera dela pertsonon balio nagusia.