Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Menditech

Menditech

Telefonoa: +34 644 399 906
Helbide elektronikoa: info@menditech.com

  • Zer urtetan sortu zen: 2021
  • Jarduera nagusia: zuntz optikozko sentsoreak dituzten egituren monitorizazio aurreratua
  • Zer urtetan aitortu zuten NUPen spin-off gisa: 2023
  • Webgunea: www.menditech.com
  • Bideoa

Menditech enpresak zuntz optikozko sentsoreen sistema optimizatuak garatzen ditu egituren osasuna monitorizatzen duten aplikazioetarako. Gaur egun, prestazio handiko eta kostu txikiko sistema bat garatzeko azken fasean dago, asfaltozko egiturak monitorizatzeko balioko duena, ibilgailuen fluxuari, abiadurari eta motari buruzko informazioa emanez zoruaren egoera eta mugitzen ari den ibilgailuaren pisua zein diren jakiteko.

Taldeak teknologian duen ezagutza zabalak eta gailu komertzialetan egindako inbertsioak aukera ematen dute egituren osasuna monitorizatzeko zerbitzuak eskaintzeko, zuntz optikozko sentsore konbentzionalak erabiliz eta bezero bakoitzaren beharretara egokituz. “Hori guztia posible da zuntz optikoak sentsore gisa dituen ezaugarri bikainei esker, hala nola sentiberatasun handiari, sentsore sare handiak sortzeko gaitasunari, transmisio galera urriei, tamaina txikiari eta malgutasunari eta interferentzia elektromagnetikoekiko immunitateari esker”, nabarmendu dute enpresaren fundatzaileek.

“Eskerrak eman nahi dizkiogu NUPi ekintzailetza-jarduera honetan emandako konfiantza eta laguntzagatik, CEIN zentroari eta LUCE laborategiari hasierako prestakuntza eta bultzadagatik, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari kontzeptu proben proiektuen deialdiagatik, eta Nafarroako Gobernuari I+G-rako langileak kontratatzen laguntzeagatik”, azpimarratu dute.