Dokumentuen transferentzia prozesu bat da non dokumentuak zaintzeko eta gordetzeko ardura eskualdatu egiten baita, dokumentuak bulegoetan egoteko epea agortu eta gero, kasu bakoitzean aplikatzekoak diren dokumentuak zaintzeko arauen arabera. Artxibo Batzordeak dokumentu sail jakin batzuetarako erabaki bereziren bat hartzen ez badu, behinik behin, bi urtekoa edo bi ikasturte osokoa izaten da epe orokorra dokumentuak bulegoetan egoteko, eta epe horiek betetzen direnean, dokumentuak bulegoetatik atera, eta Artxibo Nagusiaren instalazioetara eramaten dira. Urtero programatzen da dokumentuak bulegoetatik noiz-nola aterako diren, eta Unibertsitate osorako den transferentzietarako urteko egutegian zehazten da.