Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarraibideak

Badira zenbait jarraibide, Idazkari Nagusiak emanak, dokumentu kudeaketaren praktika eta prozesuak egoera jakin batzuetan nola gauzatu behar diren zehazteko. Gai hauek hartzen dituzte, besteak beste: datu pertsonalak dauzkaten dokumentu historikoak eskuratzeko zein den agintzen duen politika, dokumentuak modu seguruan suntsitzea, datu pertsonalak dauzkaten dokumentuak eskuratzea, Liburutegiaren eraikinean dokumentuak kontsultatzea, idazkaritzetan nola kontrolatu korrespondentzia, irakasleen bulegoak nola hustu eta sailetako kontseiluen eta ikastegietako batzordeen dokumentazioa.

Jarraibidea langileentzat dokumentuak modu seguruan suntsitzeko zerbitzua erabiltzeko

Gero eta gehiago erabiltzen denez Unibertsitatearen Artxibo Nagusiak dokumentuak modu seguruan suntsitzeko ematen duen zerbitzua, kontrolerako neurri batzuk hartu behar dira kendu beharreko dokumentazioa identifikatzeko, esaterako, prebentzio neurriak akatsik ez izateko dokumentu horiek zein diren erabakitzean.   

Jarraibidea datu pertsonalak dauzkaten dokumentuak eskuratzeko moduari buruz.

Datu pertsonalak dauzkaten dokumentuak eskuratzeko arautegi espezifiko bat dago, eta hortaz prozedura espezifiko bat ezarri behar da praktikan agian sortuko diren kasuak arautzeko.

Jarraibidea korrespondentzia kontrolatzeko irizpideak zehazteari buruz.

Korrespondentzia idazkaritzen bulego guztietan egoten den zerbait da. Korrespondentzia hori identifikatzeko eta kudeatzeko, dokumentuen ezaugarriak hartu behar dira kontuan, eta dokumentuak sortzean hasten dira jada prozesu horiek, eta gero bulegoetan sartzen direnean, sarrerak eta irteerak kontrolatzen dituen tresna baten bidez. Bulegoek kontrol hori egiten dutenean, errespetatu egin behar dute Erregistro Orokorraren goi mailako funtzioa.

Jarraibidea irakasleen bulegoak husteko moduari buruz.

Maiz gertatzen den zerbait da irakasle batek bere lana utzi, eta bere irakasle eta ikertzaile lanetan bildu dituen dokumentuen hautaketa egin behar izaten duela, eta, hortaz, dokumentu partikularren ezaugarriak ezagutu behar ditugu, bereizi egin nahi baditugu unibertsitate funtzioari dagozkion horietaz, eta, jatorrizkoak badira, Unibertsitatean gorde behar dira.

Jarraibidea sailetako kontseiluen eta ikastegietako batzordeen dokumentazioari buruz. 

Gobernu organo kolegiatuek sortzen duten dokumentazioa garrantzi handikoa da erakundeari begira. Dokumentazio hori funtsezkoa da bileraren espedienteen inguruan antolatzen denean, eta deialdia, akta, eranskinak eta erabakien helarazpenak biltzen dituenean. Dokumentu horien artean, bere garrantziagatik, akta nabarmentzen da, zeinak formazko ezaugarri jakin batzuk eduki behar baititu eraginkorragoa izateko funtsezko dokumentu gisa.