Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Modu seguruan suntsitzeko zerbitzua

Arrosadiko campusa, Osasun Zientzietakoa eta Tuterakoa

Zer da?

Bereziki babestu beharreko datuak dauzkaten dokumentuak modu seguruan suntsitzeko zerbitzuak ziurtatu egiten du modu kontrolatuan, seguruan eta ziurtatuan suntsituko direla.

Zerbitzuak dokumentazioa suntsitzeko edukiontzi zigilatuak jartzen eta kentzen ditu, aldian-aldian zein ezohiko kasuetan. Edukiontzi horiek arteka bat dute dokumentuak sartzeko, eta behin papera sartu ondoren, ezin da berreskuratu. Enpresa batek hartzen, garraiatzen eta aldatzen ditu edukiontziak. Dokumentazioa suntsitu eta gero, modu seguruan suntsitu izanaren ziurtagiri bat ematen du, eta hor geratzen da idatziz jasoa noiz, nola eta zer mailatan suntsitu den.

Non daude?

Laguntza Administratiborako Unitateen bulegoetan daude edukiontzi zigilatu bereziak, eta hara joan behar dute irakasleek dokumentazioa suntsitu nahi badute. Irakasleek arduratu behar dute dokumentazioa eramateaz eta edukiontzi berezietan sartzeaz.

Sail eraikin bakoitzean daude jarriak edukiontziak; halatan irakasle guztiek dute modua erraz joateko dauden tokiraino, eraikinetik atera gabe. Edukiontziak non dauden jakiteko, aski da administrazioko langileei galdetzea.

Zer-nolako dokumentuak?

Dokumentuak edukiontzi zigilatu berezian uzten dituen pertsonaren erantzukizuna da, ez beste inorena, zer dokumentu suntsitu behar den erabakitzea eta dokumentuak suntsitzea bera.

Irakasleek paperezko dokumentu hauek suntsitu behar dituzte edukiontzi zigilatu berezietan:

- Ikasleen datu pertsonalak dauzkaten dokumentuen kopiak.

- Unibertsitateari buruzko datu ekonomikoak dauzkaten dokumentuen kopiak.

- Ikasleen azterketak eta lanak (hasia den ikasturtearen aurreko bi ikasturteetako azterketak eta lanak gordetzeko lege betebeharra errespetatuz betiere).

- Doktoretza tesien aleak, irakasleak tesien epaimahaietako kide izan badira.

- Kalifikazioen zerrendak

- Ikasleen datu pertsonalak dauzkan zerrenda oro.

- Ikasleen fitxa zaharrak

- Gobernu organoen dokumentuen kopiak, irakasleak organo horietakoren baten kide izan badira.

 

Zein dira zerbitzu hau behar EZ duten dokumentuak?

Modu Seguruan Suntsitzeko Zerbitzua Unibertsitatearen dokumentu ondarea osatzen duten paperezko dokumentuekin erabili behar da, batez ere babestu beharreko daturen bat baldin badute –nola datu pertsonalen bat hala datu ekonomikoren bat–.

Horrenbestez, Unibertsitateko langileek, irakasleak edo administrazio eta zerbitzuetako langileak izan, arduratu behar dute beren dokumentazioa suntsitzeaz, edo bulegoz aldatzen badira edo erretiroa hartzen badute, beren eskuetan dagoen dokumentazioa suntsitzeaz edo desagerrarazteaz.

 

Zalantzarik izanez gero...

Zalantzarik izanez gero. dokumentu mota identifikatzeko eta dokumentuekin zer egin behar den erabakitzeko, idatzi edo deitu Kudeaketa eta Artxibo Nagusiko Atalari, archivo@unavarra.es helbidera edo 948 168935 telefonora.

Hemen duzu informazio gehiago: Jarraibidea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Nagusiarena, irakasleentzat, dokumentuak modu seguruan suntsitzeko zerbitzua erabiltzeko 

 

Datu pertsonalak eta bereziki babestutako datuak