Agiritegi Nagusiaren Arautegiak ezartzen duenari jarraikiz, bi sarbide mota daude, nolakoa den eskatzailearen harremana unibertsitatearen funtzio jakin batekin.
Barneko erabiltzailea. Unibertsitateko langilea barneko erabiltzailea izanen da, dokumentuak eskuratzeko egin duen eskaerak zerikusia baldin badu bere lantokia den bulegoak daukan unibertsitate funtzioarekin. Barneko erabiltzaileek dokumentuak maileguan hartzeko prozedura erabil dezakete.
Kanpoko erabiltzailea. Dokumentuak eskuratzea eskatzen duen edonor da kanpoko erabiltzailea. Tratamendu bera ematen zaio dokumentuak eskatzen dituen Unibertsitateko langileari, eta ez dago lotura zuzena bere eskaeraren eta bere lanpostuak daukan unibertsitate funtzioaren artean.
Erabiltzaileen kontrola sarbide liburuen bidez egiten da, eta dokumentuak eskatzeko inprimakiak ere badaude.
Erreprografia zerbitzu bat dago erabiltzaileen beharrei erantzuteko.
Lege indardunen arabera sarbide irekia nahiz sarbide mugatua duten dokumentuak gordetzen dira Artxibo Nagusian.
Sarbide mugatuko dokumentuak kontsultatzeko baimenen eskaerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Idazkaritza Nagusiari zuzendu behar zaizkio. Aurretik Artxibo Nagusiarekin harremanetan jartzea gomendatzen da:
• Kontsulta baimena Artxibo Nagusiko sarbide mugatuko dokumentuetarako