Gaur den egunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Nagusia bere dokumentazioa antolatzen ari da, bai Nafarroan unibertsitatea sortu aurretik zeuden Antzinako Eskola profesionalek eta unibertsitate eskolek herentzian utzia, baita dohaintzetako edo gordailuetako funtsetakoa ere.
Antolatzeko prozesu horrek ez du oztopo izan behar funtsak ikerketa historikorako irekitzeko, baina kontuan hartu behar da dokumentuak antolatzeko prozesuak berak bere mugak dauzkala, eta bete egin behar dela datu pertsonalak babesteko legeek ezartzen duten guztia.
Antzinako Eskolek Nafarroako Unibertsitate Publikoa sortu aurretik Nafarroan zeuden unibertsitate eskoletako eta haien aurrekoen dokumentuak biltzen dituzte, ikasketen arabera multzokatuak. Ikasketa bakoitzak zenbait dokumentu-sortzaile biltzen ditu, eskolen idazkaritzek multzokatuak denboran zehar.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Nagusia funtsen dohaintzak eta gordailuak jasotzen ari da, eta horiek prestatzen dihardu jendaurrean jartzeko.
Kanpoko erabiltzaileentzako kontsulta zerbitzua
1. Bete ezazu orriaren amaieran dagoen inprimakia, dokumentuak bilatzen hastekoa, edo bidal ezazu mezu elektroniko bat archivo@unavarra.es helbidera.
2. Artxibo Orokorra zurekin harremanetan jarriko da eta behar duzun informazioa emango dizu.