Hasiera > Dokumentuen kudeaketa eta Artxibo Orokorra > Artxiboen nazioarteko eguna > Zergatik egin artxiboen eguna?
Sektore publiko eta pribatuei, zein den artxiboak -epe luzean- gerizatzeko beharra, eta, gainera, haietarako sarbidea erraztu nahi da.
Egiten diren jarduerak eta hartzen diren erabakiak artxiboek dokumentatzen dituztenez, organismo publiko eta pribatuei jarraitutasuna ematen diete eta haien eskubideak zuzenesten dituzte, eta, halaber, banakoenak eta estatuenak.
Agintari publikoei, nola den mesedegarri dokumentu kudeaketa eta artxibo eraginkorra edukitzea gobernu ona ezartzeko.
Artxiboak kultura ondarearen parte dira, eta informazio iturri nagusietako bat. Dokumentu ondareak ebidentzia nabarmenak ematen ditu gizateriaren garapen ekonomiko, politiko, sozial eta kulturalerako.
Jendeari oro har, zeinen garrantzitsuak diren artxiboak.
Artxiboak nazioen eta gizarteen memoria dira, gure identitatea eratzen dute eta informazio gizartearen giltzarria dira.