Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko maiatzaren 8a
Eman dituzte NUPeko Zientzia Juridikoen Fakultateko lan, espediente eta kontakizun juridiko onenen sariak
Sariak jasotzeko ekitaldia Fakultatearen egunean egin zen, eta Esther Erice magistratuak hitzaldi bat eman zuen
-
2025(e)ko maiatzaren 8a
NUPek “Geolodia” dibulgazio geologikoko jardunaldiaren antolaketan parte hartuko du igande honetan
Foru Komunitateko ondare geologikoaren zati bat ezagutzeko hitzordua maiatzaren 11n, igandea, izanen da Beran
-
2025(e)ko maiatzaren 8a
Padre Moret-Irubide BHIko ikasleek astronomiako lanak aurkeztu dituzte Polonian NUP buru duen europar proiektu batean
Ekimenaren helburua da ZTIM bokazioak sustatzea Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean Letoniako eta Poloniako ikastetxeekin lankidetzan
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUPeko hiru ikaslek brontzezko domina lortu dute Europako Curling Txapelketan Espainia ordezkatuz
Nerea, Leyre eta Elena Torralba Viela ahizpek Ukrainari irabazi zioten podiumera igotzeko partidan, Eslovakia txapeldunaren aurka finalerdian galdu ondoren
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUP partaide duen enpresa-jasangarritasuna sendotzeko europar proiektu baten amaierako bilera egin da Iruñean
Nafarroak Europako iparraldeko bi eskualderekin eta Bulgariako eskualde batekin duen aliantzak berrikuntza eta prestakuntza izan ditu ardatz hiru urtean
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUPeko ikerketa batek erakusten du banakako ariketa fisikoak COVID-19 iraunkorra duten pazienteen errekuperazioa errazten duela
Nora García Alonso fisioterapeutak ondorioztatu du indarra eta potentzia ardatz dituen osagai anitzeko ariketa programa batek ongizate fisikoa eta mentala hobetzen dituela
-
2025(e)ko maiatzaren 7a
NUPek “Itsaso bete zientzia” lehiaketa antolatu du Nafarroako ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat
Dibulgazio-jarduera honen helburua da ozeano eta ibaien kontserbazioaren garrantziaz gogoeta egitea, eta klaseka edo taldeka parte hartzen da
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin duen lankidetza-hitzarmena berritu du 2025erako
Hitzarmenari esker, beste jarduera batzuen artean, Eztabaida Gela eta unibertsitateko ikasleen eta Parlamentuko kideen arteko topaketak egiten jarraituko dute
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
NUPeko ikasle batek urrezko domina lortu du Golfeko Espainiako Unibertsitate Txapelketetan
Jaime Canal Campos “scratch” modalitateko irabazlea izan zen, eta hirugarren postuan sailkatu zen handicapeko modalitatean, Madrilen egindako torneo batean
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
Aprender-Ikasi Katedraren jardunaldi batek aztergai izanen ditu euskarazko irakaskuntzak Nafarroan dituen erronkak
I-COMMUNITAS institutuarekin eta Nafarroako Ikastolen Federazioarekin batera, bi adituren hitzaldiak eta ikastetxeen parte-hartzea izanen duen mahai-inguru bat eskainiko ditu
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
NUPeko irakasle bat Historiaren Irakaskuntza Europan aztergai duen Behatokiko aholkulari zientifiko izendatu dute
Carlos Ciriza da diziplina horren sustapenean espezializatutako Europako Kontseiluko organo horretan parte hartzen duen lehen espainiarra
-
2025(e)ko maiatzaren 6a
NUPeko irakasleen tutoretzapean egindako Batxilergoko ikerketa-lan bat saritu dute Espainian
Plaza de la Cruz BHIko bi ikaslek Izarbeibarko nekazaritzako lurrei buruz egindako azterlan bat aitortu du Lurzoruaren Zientziaren Espainiako Elkarteak