Joan eduki nagusira

Gradua Industria Teknologien Ingeniaritzan

Zientzia, Ingeniaritza eta teknologia berriak atsegin badituzu, treba zaitez instalazioen eta ustiategi industrialen aurrerapen teknologikoek sortutako egokitzapen-prozesuen gidari izateko, eta lagundu ezazu horien produktuak eta prozesuak hobetzen.

Aurkezpena

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat datorren gradua.

ods 7 ods 9 ods 12 

 

Zergatik ikasi Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua?

  • Eskaria handia da, eta lana lortzeko aukera asko ematen ditu. 
  • Mekanikan, Elektrizitatean edo Elektronika Industrialean espezializa zaitezke.
  • Titulazioaren azken fasean, aukera dago enpresetan praktikak egiteko programan parte hartzeko.
  • Eskuratuko duzun Industria Teknologietako Graduaren titulazioak EUR-ACE Europako kalitate-zigilua du.

Sello de calidad Eur-ace

Sarbide egokienak:

  • Batxilergoa, Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea
  • Arlo hauetako goi mailako prestakuntza-zikloak: Eraikuntza eta Obra Zibila, Fabrikazioa eta Mekanikoa, Instalazioa eta Mantentze-lana, Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lana, eta Energia eta Ura.

HAUEK EDUKITZEA KOMENI DA: trebakuntza ona Matematikan eta Fisikan, eta analisirako eta arrazoinamendurako gaitasunak. Jakin-mina, irudimena eta sormena, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiekiko interesa ere.
 

Sarbideak Sarbideak

Ikasleentzako laguntza

Zertan egiten ahalko dut lan Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

  • Espezialista gisara Ingeniaritzaren esparruko enpresa, zentro teknologiko eta ikerketa-zentroetan.
  • Eraikuntzako, ekoizpeneko, mantentze-lanetako, ustiaketako, kalitatearen kontrolerako eta ikuskapen teknikoko proiektuak prestatzen enpresa nazional eta nazioartekoetan.
  • Masterreko ikasketak egiteko bidea izanen duzu, Ingeniaritzarekin loturiko hainbat eremutan espezializatzeko.
  • Ekintzailetzaren erronka berriei aurre egiten, eta arlo hauekin loturiko enpresak sortzen: mekanika, ingeniaritza elektrikoa, energia berriztagarriak, elektronika industriala, automatikoa, automobilak, trenbideak, ontzigintza eta aeronautika, zentral elektrikoak, etab.

Zer master egiten ahalko ditut Industria Teknologien Ingeniaritzako Gradua bukatzen dudanean?

Kontsultatu eskaintza osoa:

 

Gaitasunak