Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

2024

Pintxos de Ciencia

Civicaneko kafetegia solasaldi eta dibulgazio gune bilakatuko da, eta, han, zientzialari eta ikertzaile batzuek zertan diharduten azalduko dute, giro hurbil eta lasaian. Zientziaz ondutako pintxo batera gonbidatzen zaitugu.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, baina gogoratu: izena eman behar da edozein jardueratan parte hartzeko. Gorde zure tokia!

 

Partes de este texto:

Su ona, su txarra

Askotan, sua paisaiak suntsitzen dituen eragile bat besterik ez dela pentsatzen da, baina, ez ote da beharrezkoa gure inguruko ekosistemak sortzeko eta kontserbatzeko?
Paisaian duen eginkizuna ulertzen saiatuko gara, eman dakiokeen erabilera tekniko eta kontrolatua eta artzaintzarekin (herbiborismoarekin) duen korrelazioa.

Eguna: irailak 27, ostirala  |  Ordua: 17:00  |  Hizkuntza: gaztelania eta euskara  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia   

INSKRIPZIOA (BETETA)

Ekologia eta Ingurumena ikerketa-taldea

 

Asier Gamboa
Nekazaritzako Ingeniaritza

+ profila ikusi
Asier Gutiérrez
Ingurumen Agrobiologia

+ profila ikusi
Luis Gorriz 
Biologia  

+ profila ikusi      

Subir

Minbizia pasatu ondoren epe luzera bizirik jarraitzen duten pertsonak

Minbizia izan eta sendatzea lortu duten pertsonek osasun premiak dituzte, eta, askotan, osasun sistemak ez die premia horiei erantzuten. Zer ondorio dituzte? Zer egin dezakegu tratamenduak bukatutakoan bizi kalitatea hobetzeko?

 

Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 17:20  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

 

Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IdiSNA)

 

  Crisitna García Vivar
Osasun Zientziak 

+ profila ikusi
Nely Soto
Osasun Zientziak

+profila ikusi
Gustavo Pimentel 
Osasun Zientziak

+ profila ikusi      
Ana C. Andrade  
Osasun Zientziak

+ profila ikusi      

Subir

Hobetu ezazu zure sakea irudimena erabiliz

Zer pentsatuko zenuke esanen banizu mugimendu bat hobetzen ahal duzula imajinatze hutsarekin? Galdera horri erantzuteko, iruditeria motorra zer den aztertuko dugu, baita osasunaren esparruan nola aplikatzen den ere.

Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 17:40  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

 

Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua (IdiSNA)

 

Nely Soto 
Osasun Zientziak
+ profila ikusi
  Pilar Arnal 
Osasun Zientziak
+ profila ikusi

Subir

Ekonomia zirkularra hondakin organikoen bidez azaldua

Baduzu ekonomia zirkularraren aditzea? Badakizu zer den hondakinen hierarkia deitzen zaion hori? Kontzeptu horiek zer diren jakin nahi baduzu, zatoz gurekin! Modu dinamikoan, hondakin organikoekin egindako adibideen bidez ikusiko duzu zer diren. Ukitu, sentitu, gozatu, galdetu... eta ideiak ematen ahalko dituzu lanean erabiltzen ditugun hondakinak balorizatzeko!

Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 18:00  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

 

Ikerketa-institutua: Smart Cities (ISC)

M. Angel González 
Nekazaritza eta Baso ingeniaria 
+ profila ikusi
Sandra Espuelas  Nekazaritza eta Baso ingeniaria   + profila ikusi             

Subir

Turismo jasangarria: zer da herrira joatea?

Turismo jasangarriaren helburua da turismoak ingurumenean duen inpaktua minimizatzea eta haren onura ekonomiko eta sozialak tokiko komunitateek izan ditzaten sustatzea. Turismoaren kontsumitzaileek gero eta gehiago baloratzen dituzte jardunbide arduratsuak, hala nola hondakinak murriztea, tokiko enpresei laguntzea eta biodibertsitatea zaintzea. Nahiz eta turismo jasangarriari buruzko kontzientzia handitzen ari den, bidaiari guztiak ez daude prest aukera horiengatik gehiago ordaintzeko. Turismoa kontsumitzen dutenen konfiantza irabazteko, erabakigarria da zintzoa eta argia izatea. Oro har, turismo jasangarriari buruzko iritzi positiboa handitzen ari da oraindik ere, gero eta kezka handiagoa baitago ingurumenaren eta erantzukizun sozialaren inguruan.

Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 18:20  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Ikerketa Aurreratuko Institutua  (Inarbe)

 

Elena Aramendia
Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa

+ profila ikusi

 

Subir

Emakumeen aurkako indarkeria ikusgai eta ikusezinak

Batzuetan emakumeen aurkako indarkeria ikusezina izaten den arren, egon badago. Argitara aterako dugu Espainian azken hamarkadetan nolako diskriminazioa egon den emakumeen aurka bai jaio aurretik, bai jaio eta berehala. Gainera, beste diskriminazio batzuk errepasatuko ditugu: ikusezinak, heriotza-tasa eta erikortasun gehiegizkoa eragiten dutenak adibidez, eta ikusgaiak, hala nola bikotearen ingurunean gertatzen direnak.

 

Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 18:40  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

 

Ikerketa-institutua: Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE) 

 

Sara Martínez de Morentin + profila ikusi
Ariadna García + profila ikusi
Rebeca Echávarri + profila ikusi

Ekonomia Aplikatua eta Analisi Ekonomikoaren Hastapenak

Subir

Mad Max eta arkitektura soziala

Mad Maxen munduan, zergatik ez dituzte erabiltzen energetikoki eraginkorrak diren ibilgailuak? Ustez onak diren arauek pizgarri gaiztoak sor ditzakete, eta ondorio txarrak izan. Joko Teoria eta Portaeraren Ekonomia nahi ditugun emaitzetara eramanen gaituzten arauak egiteko erabil daitezke. Bernardo García Ekonomiako doktore, dibulgatzaile eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle bisitariak emanen digu horren berri. 

Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 19:00  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

 

El Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE)

 

Bernardo García
Ekonomia Aplikatua

+ profila ikusi

Subir

Fabulazioa mamut, bisonte eta ahuntzekin

Zertan dira elkarren antzekoak mamut bat, bisonte bat eta ahuntz bat? Izan ere, lehenbizikoa desagertutako espezie bat da; bigarrena, lehengoratzen ari den populazio gutxituko espezie basati bat, eta hirugarrena, etxeko espezie bat. Ugaztun belarjaleak funtsezko eragileak dira materiaren zikloan eta gainerako ugaztunen kate trofikoan, baita gizakionean ere. Zenozoikoan izan duten dibertsifikazio arrakastatsuaz mintzatuko gara, haien digestio sistemaren bilakaera harrigarriaz, ingurumenean duten eginkizun ezezagunaz eta giza elikaduran duten garrantzi ahaztuaz.


Eguna: irailak 27, ostirala |  Ordua: 19:20  |  Iraupena: 15-20 minutu  |  Aforoa: 12 lagun  |  Lekua: Civicaneko kafetegia 

 

INSKRIPZIOA

 

Nekazaritzako Elikagaien Katearen Berrikuntzarako eta Jasangarritasunerako Ikerketa Institutua (ISFOOD)

Rosa M. Canals 
Nekazaritzako Ingeniaritza  

+ profila ikusi
BeatrizSoret  Animalien ekoizpena                           + profila ikusi

Subir

Jakin zertan egiten duten lan etorkizuneko zientzialari emakume gazteek

Lehiaketa


Emakumezko ingeniari eta zientzialari gazte batzuek lan interesgarri eta berritzaileak aurkeztuko dizkigute, 5 minutuan bakarrik eta irudidun poster baten aurrean. Lehiaketa izanen da, eta epaimahaiak lanik onena zein den baloratu beharko du. Zer ekarpen egiten diote haien ikerketek gizarteari? Etorri, entzun, eta parte hartu balorazioan.

 

Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra

Eguna: irailak 27, ostirala  |  Ordua: 17:00  |  Lekua: Civican

 

 

Subir

2024KO PROGRAMA

OTAMEN BAT GAUA BAINO LEHEN. ENTZUN PROTAGONISTEI!

Kultura Zientifikoaren Unitatea
Sekuoia eraikina
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@cultUPNA