Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Programazioa

ZIENTZIAZKO DASTAKETAK

“Zientziazko dastaketak” saioan aukera izanen duzu NUPen ikertzen diren produktuak bost zentzumenez ezagutzeko, hala nola garagardoa, ardoa, edo nekazaritzako elikagaien arloko azpiproduktuak, antioxidatzaile eta probiotiko indartsu bihurtuak, besteak beste. Gainera, parte-hartzaileek aukera izanen dute NUPeko Germoplasma Bankuan kontserbatzen diren Nafarroako sagar tradizionalen barietateak ikusi eta ukitzeko.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, baina horietako batzuetan izena eman behar da aldez aurretik. 

 

 

ZIENTZIAZKO IBILALDIAK

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zein den egunero zapaltzen dituzun lurren jatorria? Ezagutu nahiko zenituzke Argaren ibai pasealekuan zoazela ikusten dituzun espezie botaniko guztiak? Ba al zenekien ultrasoinuen detektagailu baten bidez posible dela gure ibaiertzetan bizi diren saguzar espezieak ezagutzeko?

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, baina horietako batzuetan izena eman behar da aldez aurretik. 

 

 

ZIENTZIA-PINTXOAK

Zortzi zientzia-pilula txiki, pintxo gozoz onduak, mokadutxo bat janez NUPeko ikertzaileek publikoari martxan dituzten ikerketen berri emateko giro hurbil-lasaian.

 

 

HAR EZAZU PARTE

Esperimentatu eta bizi zientzia “Har ezazu parte” izeneko proposamenaren bidez. Hamahiru jarduerak osatzen dute, askotariko proba zientifikoak egiteko aukera emanen dutenak: sentsazio berriak sorrarazten dituzten errealitate birtualeko inguruneak probatzeko, adimen artifizialarekin aritzeko, mahai-jokoen bidez zuhaitz-espezieak kontrolatzeko, eta soinuaren bidez objektuak lebitarazteko aukera izanen da, besteak beste.

Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira, baina horietako batzuetan izena eman behar da aldez aurretik. 

 

 

ZIENTZIA ARTEAREKIN

Zer gertatzen da zientzia eta artea uztartzen ditugunean? Ezagutu esperimentu dibertigarri hau antzerkiaren, performance futuristaren eta umorearen bidez.

Zure zain gaude barre egiteko eta gozatzeko!. 

 

2023KO PROGRAMA

OTAMEN BAT GAUA BAINO LEHEN. ENTZUN PROTAGONISTEI!

Unidad de Cultura Científica
Edificio Secuoya
Campus de Arrosadía
31006 Pamplona
Tel. 948 16 84 08
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@cultUPNA